Mundua -
Teheran
Iranek heriotza-zigorra ezarri dio espia estatubatuar bati
Mirzaei Hekmatik Irango telebista-kate batean aitortu zuen CIArentzat lan egiten zuela.
Erredakzioa
Irango auzitegi batek heriotza-zigorra ezarri dio Amir Mirzaei Hekmati espia estatubatuarrari, Fars albiste-agentzia iraniarrak jakitera eman duenez.
Hekmati AEBek Afganistanen duten egoitza batean antzeman zuten Irango inteligentzia zerbitzuek eta gero atxilotu egin zuten.
Auzitegiak epaiaren zain utzi zuen kasua joan den urtarrilaren 2an. Irango agintariek diotenez, Amir Mirzaei Hekmati, herrialdeko inteligentzia zerbitzuan sartzeko iritsi zen, eta era horretan, ekintza terroristekin harremana izateagatik Iran salatzeko helburuarekin.
Irango komunikabideek diotenez, abenduaren bukaeran Hekmatik CIArentzat lan egiten zuela aitortu zuen epaile baten aurrean, baita Irango Inteligentzia Ministeritzatik informazioa pasatzeagatik ordainduko ziotela ere.
Abenduaren amaieran, AEBetako estatu saileko bozeramaileak, Hekmati lehenbaitlehen aske uzteko eskatu zion Teherani. Gainera, Irango AEBetako interesak ordezkatzen dituzten Suitzako agintariek, prozesatuarekin hitz egiteko eskaera egin zuten, baino Irango agintariek ukatu egin zieten eskaera.