Mundua -
Zentral nuklearra
Iranek uranioa % 20an aberastu duela uste du NBEk
Nazio Batuen Erakundeko agentzia nuklearrak agiri batean jakinarazi duenez, "zentral horretako material nuklear guztia" bere zaintzapean dago.
Erredakzioa
Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak baieztatu duenez, Iran uranioa % 20ko fintasunarekin aberasten hasi da Fordoko zentralean, Teheranetik 160 kilometrora, Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak jakinarazi duenez.
Nazio Batuen Erakundeko agentzia nuklearrak agiri batean jakinarazi duenez, "zentral horretako material nuklear guztia" bere zaintzapean dago.
Fordoko aberaste zentrala Irango Oom probintzian kokatua dago, mendien artean, eta bere egitura bunker modukoa da, ustezko aire erasoaren bat saihesteko.
Hasiera batean sekretupean mantendu zuten, baina 2009an Barack Obama AEBEtako presidentearen salaketari esker publikoa egin zen.