Mundua -

Obamaren konfiantzazko gizona

William Daley Etxe Zuriko kabineteko buruak dimisioa aurkeztu du

Urtebete zeraman karguan. Jacob J. Lew egungo Aurrekontu zuzendariak hartuko du haren tokia.

William Daley Etxe Zuriko kabineteko buruak dimisioa aurkeztu du.
William Daley Etxe Zuriko kabineteko buruak dimisioa aurkeztu du
William Daley Etxe Zuriko kabineteko buruak dimisioa aurkeztu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

William Daley Etxe Zuriko kabineteburu eta Barack Obama presidentearen konfiantzazko gizonak dimisioa aurkeztu du astelehen honetan. Aurrerantzean Jacob J. Lew egungo Aurrekontu zuzendariak beteko du haren tokia, AEBetako presidenteak berak baieztatu duenez.Ameriketako Estatu Batuetako organigrama politikoko kargu garrantzitsuenetako bat utzi du William Daleyk. 63 urteko enpresariak joan den astean aurkeztu zuen dimisioa, Chicago bere sorterritik itzulitakoan. Obamak ezustean hartu zuen albistea. ''Dudarik gabe, izugarri botako dut faltan Bill ondoan izatea'', esan du Obamak komunikabideen aurrean egin duen agerraldian. ''Chicagora itzultzen uztea erabaki latza izan da niretzat'', gaineratu du. Presidentearen esanetan, ''bere familiarekin denbora gehiago egon nahi du Daleyk''. 2011ko urtarrilaren 6an hasi zen Etxe Zuriko kabineteko buru gisa Daley, eta, beraz, urtebete egin du karguan. Obamaren hitzetan ''lan aparta'' egin du ''urte aparta batean''.

Aurrerantzean, Jack Lew izango da Etxe Zuriko kabineteko burua. Obamak, ''erabateko konfiantza'' agertu dio Lewri, eta, egungo karguan ''ekonomia sendotzen'' lagundu duela azpimarratu du. Izan ere, Aurrekontuen eta Kudeaketaren Bulegoko zuzendari lanetan aritu da Lew. Urtarrilaren bukaeran egingo dute kargu aldaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea