Itxi

2021/06/07

20:52

Mundua

HAUTESKUNDEAK

Castillok aurrea hartu dio Fujimoriri Peruko hauteskundeen zenbaketan

EITB MEDIA | EFE

Peru Libre alderdi ezkertiarraren buruak botoen % 50,07 du, % 92,62 zenbatuta.

  • Pedro Castillo, ezkerreko hautagaia

    Pedro Castillo, ezkerreko hautagaia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pedro Castillo Peruko presidentegaiak aurrea hartu dio Keiko Fujimori aurkariari hauteskunde presidentzialen zenbaketa % 92,62ra iritsi denean.

Castillo Peru Libre alderdi ezkertiarraren hautagaia da, eta zenbaketa hasi zenetik, lehenengo aldiz jarri da Fujimoriren aurretik (% 50,07 eta % 49,92, hurrenez hurren). Azken hori hirugarren aldiz aurkeztu da hauteskundeetan, Fuerza Popular alderdi kontserbadorearekin.

Peruko azken urteetako hauteskunde zatituenak botoz boto erabakiko dira, Ipsosen inkestan agertzen zen moduan. Izan ere, zundaketa horrek % 50,2ko babesa ematen zion Castillori, eta % 49,8koa Fujimoriri.

Castillok, hezkuntza arloko buruzagi sindikal eta irakasleak, 8.399.160 boto ditu oraingoz, Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak baino 26.000 inguru gehiago.

Falta diren botoak, % 7, zenbatzeko zain, Castillok nekazal guneetan eta hiritik urrun daudenetan du esperantza; Fujimorik, berriz, atzerrikoan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;