Mundua -

Italian

Familiako lau kide hil, etxeari su eman eta bere buruaz beste egin du

Gizon batek emazte ohia, alaba, amaginarreba ohia, eta koinatu ohia hil ditu Sizilian. Poliziaren arabera, eztabaida gogor baten ostean jazo da hilketa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek familiako lau kide hil ditu goizaldean Siziliako Trapani herrian, ondoren, etxeari su eman eta bere buruaz beste egin du  balkoitik behera salto eginda.

Ustezko hiltzaileak 40 urte ditu. 8 urteko alaba, 39ko emazte ohia, 77ko amaginarreba ohia eta 55 urteko koinatu ohia hil ditu, azken honek urritasuna zuen. Etxebizitzari su eman ondoren seigarren solairuko balkoitik salto egin eta bere buruaz beste egin du.

Polizia iturrien arabera, hilketa eztabaida gogor baten ostean jazo da. Ustezko hiltzailea langabezian zegoen eta poliziaren arabera, eztabaida gogor baten ostean eroaldi bat jasan eta hil ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea