Mundua -

AEB

Bidenek atzera bota du Trumpek TikToki eta WeChati ezarritako debekua

TikTok ez da sekula debekatuta egon praktikan, Justiziak martxan jarraitzeko baimena eman baitzion Trumpen araua legezkoa zen ala ez argitu arte.

TikTok. Argazkia: Pixabay
TikTok. Argazkia: Pixabay
TikTok. Argazkia: Pixabay

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden AEBko presidenteak atzera bota du Donald Trumpek TikTok eta WeChat sare sozial txinatarrei ezarritako debekua, Etxe Zuriak gaur jakinarazi duenez.

Bidenek ordezkatu egin ditu aurreko AEBko presidenteak indarrean jarritako hiru agindu, sare sozial horiez gain beste komunikazio eta finantza aplikazio txinatar batzuei eragiten zienak. Bidenek onartutako aginduak orokorrak dira eta irizpide batzuetan oinarritzen dira, aplikazio edo enpresa zehatzei erreferentzia egin beharrean.

Etxe Zuriak azpimarratu du Bidenen Administrazioak "Internet segurua, konfiantzazkoa, anitza eta irekia" sustatuko duela, "'online' giza eskubideak babesten".

Onartutako arauaren arabera, Merkataritza Departamentua izango da datu pertsonalen salmentarekin "kalte" egin dezakeen edozein mehatxuren aurrean neurriak aholkatuko dituena.

TikTok ez da sekula debekatuta egon praktikan, Justiziak martxan jarraitzeko baimena eman baitzion Trumpen araua legezkoa zen ala ez argitu arte.

Bidenek onartutako agindua ez dago lotuta ByteDance, TikToken jabea, aplikazioa saltzera behartzearekin. ByteDancek Oracle aukeratu zuen "konfiantzazko teknologia hornitzaile" gisa 2020ko irailean, baina sekula ez zen salmenta akordioa burura eraman, Trumpek eskatu arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Sare sozialak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Internet Joe Biden TikTok