Mundua -

KORONABIRUSA

Herrialde txiroei covid-19aren aurkako 1.000 milioi txerto ematea onartu dezake G7ak

AEBk 500 milioi dosi hitzeman ditu eta Erresuma Batuak 100 milioi inguru, baina ez direla nahikoak salatu du Oxfamek. Munduko herrialde boteretsuenen bilkura egingo dute igandera arte Cornwallen.

Joe Biden eta Boris Johnson G7 goi-bileraren atariko aldebiko bileran. Argazkia: EFE
Joe Biden eta Boris Johnson G7 goi-bileraren atariko aldebiko bileran
Joe Biden eta Boris Johnson G7 goi-bileraren atariko aldebiko bileran. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusa izango da hizpide nagusietako bat gaurtik igandera arte Ingalaterrako Cornwall udalerrian egingo duten G7 taldearen goi-bileran. Itxuraz, covid-19aren 1.000 milioi txerto herrialde txiroenei ematea erabaki dezake munduko herrialde boteretsuenen taldeak (Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Ingalaterra, Frantzia, Italia, Japonia eta Kanada). Hala ere, aurreikusitako dosiak ez direla nahikoak salatu du Oxfamek.

Atzo Joe Biden AEBko presidenteak eta Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak koronabirusaren aurkako txertoen dohaintzak iragarri zituzten, hain zuzen ere, G7aren bileraren atariko modura bi agintariek egin zuten aldebiko bileraren ostean. Zehazki, Bidenek Pfizer txertoaren 500 milioi dosi hitzeman zituen COVAX mekanismoaren bitartez diru-sarrera txikiak dituzte herrialdeen artean banatzeko. Johnsonen esanetan, Erresuma Batuak covid-19aren kontrako 100 milioi dosi emango dizkie behar duten herrialdeei.

Oxfam erakundeak salatu duenez, "ur tanta bat da Ozeanoan". Are gehiago, COVAX programaren beharrak asetzeko 4.000 milioi txerto beharko direla aurreikusten du.

Covid-19ak eta klima aldaketak toki nabarmena izango dute igandera bitartean egingo den G7 taldearen goi-bileran.

Pandemia hasi zenetik munduko herrialde boteretsuenetako buruzagiek egiten duten aurrez aurreko lehenengo bilera izango da, eta Joe Biden presidente estatubatuarrak lehen aldiz parte hartuko du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Erresuma Batua Alemania bideoak Frantzia Japonia argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Italia Ingalaterra albisteak Kanada