Mundua -
Saudi Arabian
Semea salgai jarri du Facebooken bere enpresak porrot egin ostean
Aitak epaitegietara joateko asmoa du "salmenta" legezkoa izan dadin. Baldintza bakarra da eroslea nor den eta non bizi den jakitea.
Erredakzioa
Saudi Arabiako gizon baten seme txikiari prezio jarri eta Facebooken saltyzea erabaki du. Gizona enpresaria da eta epaileek enpresa itxiarazi diote iruzurra leporatuta. Horren gain, Estatuak langabeei ematen dien diru-laguntza ukatu dio 35 urtez gorakoa izateagatik.
Bat-batean eskuko dirurik gabe dagoelako ikusita, Saub bin Nasser Al Shahryk semea Facebooken salgai jartzea erabaki zuen 20 milioi dolarren truke. Erabaki horrekin emaztea eta alaba probezian bizitzea saihestu nahi du.
Al-Sharq egunkariaren arabera, aitak Aitak epaitegietara joateko asmoa du "salmenta" legezkoa izan dadin. Baldintza bakarra da eroslea nor den eta non bizi den jakitea.
Ohiko baliabidea
Arabia Saudin, Yemenen eta beste herrialde islamiar batzuetan bezala, neskatila gazteak pedofilo zaharrei saltzea ohiko baliabidea da familia pobreen artean dirua ahalik eta lasterren eskuratzeko.