Mundua -

Giglio uhartean

Gutxienez 3 lagun hil dira gurutze-ontzi batek hondoa jota, Italian

Sardiniatik zetorren luxuzko gurutze-ontziak 4.200 bidaiari zeramatzan. Giglio uharteko kostaldearen aurrean hondartu ostean, kapitainak itsasontziaren hustea agindu du.

3 lagun hil dira gurutze-ontzi batek hondoa jota, Italian

01:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hiru lagun hil eta beste 80 lagun desagertu dira Italian, 4.200 bidaiari zeramatzan luxuzko gurutze-ontzi batek Italiako Giglio uhartearen kostaldearen aurrean hondartu ostean.

Costa Cruceros Italiako enpresa italiarraren gurutze-ontzia Sardiniako Cagliari irlatik zetorren eta hondoa jo ostean, kapitainak bidaiarien hustea agindu du. Tripulazioak salbamendu jakak banatu ditu eta bidaiariak salbamendu-txalupetan sartzen hasi da.

Erroman Espainiako Gobernuak duen Kontsulatuak iragarri duenez, gurutze-ontziak 188 espainiar zeramatzan baina argitu duenez, guztiak onik daude.

Costa Cruceros enpresak azaldu duenez, "oraindik goiz da istripuaren zergaitik argitzeko". Ohar baten bidez jakinarazi duenez, huste lanak lau orduz luzatu dituzte eta amaitzeko gutxi falta da.

Bidaiari asko itsasora bota dira eta Itsas Salbamenduko helikopteroak hauek erreskatatzen ari dira. Azken informazioen arabera, dagoeneko, 3100 lagun eraman dituzte Giglio uhartetik kontinentera.

Luciano Castro gurutze-ontziko bidaiariak komunikabideei azaldu dienez, "afaltzen geunden, bat-batean argiak itzali zirenean". "Ontziak zerbaiten aurka egin zuela ematen zuen, ondoren hots gogor bat entzun genuen eta guztiak lurrera erori ginen", azaldu du. "Megafoniaren bitartez kapitainak azaldu zigunez, arazo bat zegoen sistema elektrikoan baina dena oso arraroa zen, itsasontzia alde batera makurtzen hasi baitzen", gaineratu du Castrok.

"Tripulazioak aginduta, salbamendu-jaka jantzi genuen eta salbamendu-txalupetan sartu ginen", adierazi du, "benetako beldura pairatu genuen".

Gutxienez hiru lagun hil eta beste 80 lagun desagertu dira Italian, 4.200 bidaiari zeramatzan luxuzko gurutze-ontzi batek Italiako Giglio uhartearen kostaldearen aurrean hondartu ostean.Costa Cruceros Italiako enpresa italiarraren gurutze-ontzia Sardiniako Cagliari irlatik zetorren eta hondoa jo ostean, kapitainak bidaiarien hustea agindu du. Tripulazioak salbamendu jakak banatu ditu eta bidaiariak salbamendu-txalupetan sartzen hasi da.Erroman Espainiako Gobernuak duen Kontsulatuak iragarri duenez, gurutze-ontziak 188 espainiar zeramatzan baina argitu duenez, guztiak onik daude.Costa Cruceros enpresak azaldu duenez, "oraindik goiz da istripuaren zergaitik argitzeko". Ohar baten bidez jakinarazi duenez, huste lanak lau orduz luzatu dituzte eta amaitzeko gutxi falta da. Bidaiari asko itsasora bota dira eta Itsas Salbamenduko helikopteroak hauek erreskatatzen ari dira. Azken informazioen arabera, dagoeneko, 3100 lagun eraman dituzte Giglio uhartetik kontinentera.Luciano Castro gurutze-ontziko bidaiariak komunikabideei azaldu dienez, "afaltzen geunden, bat-batean argiak itzali zirenean". "Ontziak zerbaiten aurka egin zuela ematen zuen, ondoren hots gogor bat entzun genuen eta guztiak lurrera erori ginen", azaldu du. "Megafoniaren bitartez kapitainak azaldu zigunez, arazo bat zegoen sistema elektrikoan baina dena oso arraroa zen, itsasontzia alde batera makurtzen hasi baitzen", gaineratu du Castrok. "Tripulazioak aginduta, salbamendu-jaka jantzi genuen eta salbamendu-txalupetan sartu ginen", adierazi du, "benetako beldura pairatu genuen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Italiako berriak Naufragioak gaur Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak