Mundua -

Borrokalari armatuak

Talde armatu batek NBEko langile norvegiar bat bahitu du Yemenen

Espetxean dagoen haien tribuko kide bat aske uztea eskatu diete soldaduek agintariei. Dirudienez, horrelako bahiketak ohikoak omen dira zonaldean.

Norvegiarra bahitu dutenak tribu talde baten kideak dira. Argazkia: EFE
Norvegiarra bahitu dutenak tribu talde baten kideak dira. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yemengo Sana hirian lan egiten zuen Nazio Batuen Erakundeko langile norvegiar bat atxilotu du borrokalari armatuk osatutako talde batek. Bahitua Maribeko probintziara eraman dute, Yemengo hiruburutik 190 kilometrotara, iturri polizialek jakitera eman dutenez.

NBEko langilea aske uzteko baldintza gisa, muturreko talde islamista baten kide izateagatik espetxean dagoen haien tribuko kide bat aske uztea eskatu diete soldaduek agintariei.

Poliziak azaldu duenez, langilea zihoan autoa gelditu zuten borrokalariek eta mehatxupean, Maribera eraman zuten. Dirudienez, horrelako bahiketak ohikoak omen dira zonaldean eta normalean, bahitzaileei eskatutakoa ematen zaienean, bahituak aske geratzen omen dira.

Joan den azaroaren 24ean, Mariam al Hasani Frantziako boluntarioa aske utzi zuten Yemengo hegoaldean, tokiko tribu baten esku bi egun bahituta eman ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea