Mundua -
Yemenen
Al Kaidako kideak espetxe batera sartu eta ehunka preso askatu dituzte
Gutxienez bi polizia hil dira eta agintariak ikastetxeak eta bankuak husten ari dira arpilatzeak ekiditeko.
Erredakzioa
Al Kaidako talde bat Yemengo hiriburuko espetxe batera sartu da, Radara, eta ehunka preso askatu dituzte, horietako asko Al Kaidakoak.
Gutxienez bi polizia hil dira segurtasun iturriek esan dutenez eta terroristek gainera, hiriko Segurtasun nagusiko egoitza ere hartu dute.
Radako herritarrek esan dutenaren arabera, agintariek ikastetxeak eta bankuak hustutzea agindu dute arpilatzeak ekiditeko.
Goizaldean gainera, hiriko bi kontrolgune militarri eraso egin diete, horien artean hiriko nagusiena eta gutxinez lau soldadu hil dira.
Al Kaidako kideak hiriko eraikinetan armak pilatzen hasi dira eta Radako segurtasun bulegoa ere hartu dute jada.
Bestalde, talde armatu islamiar batek Al Kaidako bandera igo du Rada Hirian, Sanatik 170 kilometrora, eta Al Kaidako liderrarekiko (Ayman al Zawahiri) leialtasuna aldarrikatu dute hainbat bizilagunek berretsi dutenez.