Mundua -

Goi-bilera

Putinek eta Bidenek enbaxadoreak Washingtonera eta Moskura itzultzea adostu dute

Bestalde, bi agintariek zibersegurtasunari buruzko batzarrak egiteko prestutasuna agertu dute. Buruzagi errusiarrak adierazi du Navalni "atxiloketa bilatzen" ari zela.

Putin eta Biden Suitzan elkar agurtzen. Argazkia: Efe
Putin eta Biden Suitzan elkar agurtzen. Argazkia: Efe
Putinek eta Bidenek bakea bilatu dute Genevan, eta enbaxadoreen itzulera adostu dute

1:25

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak, Joe Biden AEBko presidentearekin goi-bilera egin ostean, iragarri du bere herrialdeko eta AEBko enbaxadoreak Washingtonera eta Moskura itzuliko direla, hurrenez hurren.

"Arazoa konponduta dagoela adostu dugu, eta zerbitzua emateko leku iraunkorrera itzultzen ari dira", adierazi du Putinek ontzat jo duen batzarraren osteko prentsaurrekoan.

Errusiako eta AEBko enbaxadoreek apirilean utzi zuten lantokia, Bidenen Gobernuak Errusiari "desegonkortzeko ekintzak" egotzi eta isunak ezarri ondoren.

Zibersegurtasuna

Une hartan, AEBko Administrazioak Errusiako Atzerri Inteligentzia Zerbitzuari egotzi zion SolarWinds enpresaren aurkako zibererasoa, 2021eko hasieran Gobernuaren 10 agentziari eta 100 enpresa pribaturi eragin ziena.

Horren harira, AEBko presidentearekin bildu ostean, Putinek iragarri du egonkortasun estrategikorako eta zibersegurtasunerako bilera sorta bat egingo dutela, azken hori bereziki garrantzitsua dela iritzita.

Navalni

Bestalde, Alexei Navalni opositore errusiarra ere izan du hizpide, eta Putinek azpimarratu du "atxiloketa bilatzen" ari zela Errusiara itzultzea erabaki zuenean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Mosku Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Suitza Joe Biden