Mundua -

Italia 'Costa Concordia'

'Titanic'eko biktima baten iloba onik atera da 'Costa Condordia'tik

"Nire osabaren istorioa berriz ere bizitzea bezalakoa izan da. Oso gogorra izan da, benetan, oraindik ere oso hunkituta nago" esan du Valentina Capuanok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den ostiralean Giglioko uharte aurrean gertatutako "Costa Concordia" itsas ontziaren istripuan izandako emakume batek, 1912ko apirilean istripua izan zuen 'Titanic' itsas ontzian egondako osaba baten istorio berbera bizi izan zuela azaldu du gaur.

Italia hegoaldeko Campania eskualdean bizi den Valentina Capuano bere bikote eta anaiarekin zegoen istripua gertatu zenean. Scole bezala ezagunagoa den uhartetik igarotzerakoan, bertako harkaitzek itsas ontziaaren behe aldea apurtu zuten.

"Ikaragarria izan da"

"Nire osabaren istorioa berriz ere bizitzea bezalakoa izan da. Oso gogorra izan da, benetan, oraindik ere oso hunkituta nago. Gertatutakoa oroitzeak txarto sentiaraztea eragiten dit. Horren erruz takikardiak ditut " esan du Valentina Capuanok.

Joan den ostiralean Giglioko uharte aurrean gertatutako "Costa Concordia" itsas ontziaren istripuan izandako emakume batek, 1912ko apirilean istripua izan zuen 'Titanic' itsas ontzian egondako osaba baten istorio berbera bizi izan zuela azaldu du gaur.Italia hegoaldeko Campania eskualdean bizi den Valentina Capuano bere bikote eta anaiarekin zegoen istripua gertatu zenean. Scole bezala ezagunagoa den uhartetik igarotzerakoan, bertako harkaitzek itsas ontziaaren behe aldea apurtu zuten."Ikaragarria izan da""Nire osabaren istorioa berriz ere bizitzea bezalakoa izan da. Oso gogorra izan da, benetan, oraindik ere oso hunkituta nago. Gertatutakoa oroitzeak txarto sentiaraztea eragiten dit. Horren erruz takikardiak ditut " esan du Valentina Capuanok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Italiako albisteak Naufragioak