Publizitatea
Itxi

2021/06/29

07:19

Mundua

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Dagoeneko 11 dira Miamin eroritako eraikinean hildakoak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hamar hilotzetatik zortzi identifikatu dituzte. Gainera, desagertuta dauden 150 pertsonaren bila jarraitzen dute.

  • Ekainaren 24an Miamin eroritako eraikina

    Ekainaren 24an Miamin eroritako eraikina. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ostegunean Miamin 12 solairuko eraikin bat partzialki hondoratu zenetik hondakinen artean harrapatuta bizirik egon daitezkeen pertsonak bilatzeko lanetan ari dira erreskate taldeak. Azken orduetan bertako agintariek egindako balantzearen arabera, gutxienez 11 pertsona hil dira eta horietatik zortzi identifikatu dituzte. Bitartean, desagertuta dauden 150 pertsonaren bila jarraitzen dute. Bestalde, 135 pertsona onik atera dira.

Miamiko bilaketa lanetan jende andana parte hartzen ari da, ehunka laguneko txandatan, erori ziren 55 etxebizitzen hondakinen artean.

Gorpuak ez ezik, gorpuzkiak ere aurkitu dituzte erreskate taldeek, eta horiek identifikatzeko lanetan ere ari dira.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Champlain Towers eraikinaren zati bat erori egin zen ostegun goizaldean, 01:30 aldera, bertako bizilagun gehienak lo zeudela.

Azken orduetan, inguruko beste eraikin bat jendez hustu behar izan dute, eroriko ote den beldur.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;