Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Trump Erakundea eta bere finantza arduraduna inputatu dituzte, zerga ihesagatik

Allen Weisselberg konpainiaren finantza arduradunak 40 urte baino gehiago daramatza Trump familiarentzat lanean. AEBko presidente ohia ez dute oraingoz inputatu.

Allen Weisselberg Trump Erakundeko finantza zuzendaria, epaiketan. Argazkia: EFE
Allen Weisselberg Trump Erakundeko finantza zuzendaria, epaiketan
Allen Weisselberg Trump Erakundeko finantza zuzendaria, epaiketan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetan, Manhattango epaimahai nagusiak Trump Erakundea eta Allen Weisselberg konpainia horretako finantza erakundea inputatu ditu, ustez, zergak ordaintzea saihesteagatik. Finantza arduradunak 40 urte baino gehiago daramatza Trump familiarentzat lanean. Donald Trump eta bere seme-alabak, ordea, ez dituzte oraingoz inputatu. AEBko presidenteak "sorgin ehiza" dela salatu du.

Manhattango Fiskaltzak 15 urtez zergak ez ordaintzea egotzi die Trump Erakundeari eta Allen Weisselberg finantza zuzendariari. Fiskaltzak 15 delitu leporatu dizkio azken horri 1,7 milioi dolarreko (1,4 milioi euro inguru) zerga ihesagatik.

Trump Erakundeak eta Allen Weisselbergek errugabe direla defendatu dute. Beste delitu batzuren artean, iruzur egiteko konspirazioa, zerga iruzurra eta dokumentuak faltsutzea leporatu diete.

Allen Weisselberg aske gelditu da epailearen aurrean deklaratu eta pasaportea entregatu ostean.

Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, Fiskaltzak Weisselbergen kolaborazioa lortu nahi du Trumpen aurka deklaratu dezan. Edozein kasutan, prozesuan zehar akusazio berriak eragin ditzaketen informazio edo zantzu berriak azaleratzea aurreikusten da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Ameriketako Estatu Batuak bideoak Delituak Epaiketak argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Trump gaur Albisteak Melania Trump Letraduen albisteak Zergak gaur