Mundua -

AEB

Dagoeneko 20 pertsona hil eta 128 desagertu dira Miami-Dadeko eraikinean

Eraikinaren hondakinetik bi gorpu gehiago atera dituzte, horien artean hiriko suhiltzaile baten zazpi urteko alabarena.

Bi gorpu gehiago atera dituzte Surfsideko (Miami-Dade) hondakinetatik. Argazkia: EFE
Bi gorpu gehiago atera dituzte Surfsideko (Miami-Dade) hondakinetatik. Argazkia: EFE
Bi gorpu gehiago atera dituzte Surfsideko (Miami-Dade) hondakinetatik. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Surfsiden (Miami-Dade) behera etorri zen eraikinaren hondakinetatik bi gorpu gehiago atera dituzte, horien artean hiriko suhiltzaile baten zazpi urteko alabarena. Dagoeneko 20 hildako dira, agintariek ostiral honetan baieztatu dutenez.

Daniella Levine Cava Miami-Dadeko alkateak bilaketa eta erreskate operazioaren berri eman du. Lanek bederatzigarren eguna dute.

20 hildako eta 188 pertsona bizirik topatu dituzte. 128 pertsonak desagerturik jarraitzen dute.

Ostegun gauean suhiltzaile batek bere alabaren gorpua aurkitu zuela aurreratu du goizean Local 10 bertako telebistak. Orain agintariek albistea baieztatu dute.

15 orduko etenaldi baten ostean, ostegunean bilaketa lanei berriz heldu zieten. Champlain Towers South eraikinaren zati gehiago erortzeko beldur ziren. Eraikinak 40 urte eta 136 etxebizitza ditu, horietako 55 behera etorri ziren.

Oraindik zutunik dagoen eraikinaren zatian ezbeharrak izan duen eragina aztertzen ari dira ingeniariak, Levine Cavak azaldu duenez. Suhiltzaileak biktimak bilatzeko zonaldea zabaltzeko desiratzen ari dira.

Datorren aste hasieran Elsa urakana Floridako hegoaldera helduko omen da. Beraz, kezka da nagusi, eraikinaren ezegonkortasunari gehitu behar zaiolako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak