Mundua -

Aitak zigortu zuen

9 urtez komunean giltzapean egon den gazte bat askatu dute, Palestinan

Gaztearen aitak zigortu eta komunean giltzaperatu zuen orain 9 urte. Poliziak bizilagunen salaketak jaso zituen eta aita atxilotu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palestinako Poliziak 20 urteko neska gazte bat askatu du, 9 urtez komunean giltzaperatuta egon ostean, herrialdeko WAFA albiste agentziak argitaratu duenez.

Kalkilia herrian gertatu da, Zisjordania iparraldean. Gaztea ia hamarkada bat egon da etxeko komunean zigortuta.

Poliziak esan duenez, "familiaarteko liskar baten ondorioz" ezarri zion zigorra neskaren aitak, baina ez da "xehetasunik" eman.

Bizilagunen salaketen ondorioz, Polizia extebizitzan sartu zen, baina aitak, hasiera batean, ez zien komunean sartzen utzi. Neskatoa garrasika hasi zen orduan, eta, azkenean, agenteek aitak giltzak ematea lortu zuten. Barruan aurkitu zuten gaztea, koltxoi bat eta manta bat zituela.

Barruan gaztea aurkitu zuten koltxoi eta manta batekin. Bertan 9 urtez egon da, 11 urterekin aitak zigortu zuenetik Nabi Elias herrian. Ondoren, familia beste hiri batera joan zen bizitzera, Kalkiliara, baina bertan  zigortuta jarraitu zuen.

Aita atxilotu egin dute eta alaba gizarte zerbitzuen esku geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea