Mundua -
Erreskate lanak
Hamairugarren hilotza aurkitu dute 'Costa Concordia'n
Emakumezko baten hilotza da eta 15:20ak aldera aurkitu dute ontziko zazpigarren zubian. Gorpua uretan hondoratuta zehoen eta salbamendu-jaka jantzita zeraman.
Erredakzioa
Erreskate zerbitzuek beste hilotz bat aurkitudute "Costa Concordia" gurutze-ontzian, italiano Babes-Zibileko iturriek aditzera emandakoaren arabera. Gurutze-ontziak hondoa jo zuen urtarrilaren 13an.
Emakuzmeko baten hilotza da eta 15:20ak aldera aurkitu dute ontziko zazpigarren zubian. Gorpua uretan hondoratuta zehoen eta salbamendu-jaka jantzita zeraman.
Hilotza dagoen tokitik ateratzeko lanek aurrera jarraitzen dute eta erreskatzea lortzen dutenean Grosstoko hospitalera eramango dute, identifikatu eta autopsia egiteko.
Aurkikuntza horrekin "Costa Condordia"n hildakoen kopurua 13koa da, tartean turista espainiar bat eta tripulazioko peruar bat. 20 pertsona inguruk desgaertuta jarraitzen dute.
Kapitainaren adierazpenak
Francesco Schettino komandantea eta "Costa Concordia" ontziko kapitainaren azken adierazpenen arabera, gurutze-ontziaren enpresak jakin bazekien ontziek kostaldera hurbiltzeko ohitura zutela jendea "agurtzeko" eta horren alde egiten zuen "publizitatea" egiteko sistema ona zelako.
Adierazpen horiek kapitainari asteartean epaileak egindako galdeketan egin zituen eta igande honetan publikatuta agertu dira "Corriere della Sera", "Il Messaggero" eta "la Repubblica" egunkarietan.
Erreskate zerbitzuek beste hilotz bat aurkitudute "Costa Concordia" gurutze-ontzian, italiano Babes-Zibileko iturriek aditzera emandakoaren arabera. Gurutze-ontziak hondoa jo zuen urtarrilaren 13an. Emakuzmeko baten hilotza da eta 15:20ak aldera aurkitu dute ontziko zazpigarren zubian. Gorpua uretan hondoratuta zehoen eta salbamendu-jaka jantzita zeraman.Hilotza dagoen tokitik ateratzeko lanek aurrera jarraitzen dute eta erreskatzea lortzen dutenean Grosstoko hospitalera eramango dute, identifikatu eta autopsia egiteko. Aurkikuntza horrekin "Costa Condordia"n hildakoen kopurua 13koa da, tartean turista espainiar bat eta tripulazioko peruar bat. 20 pertsona inguruk desgaertuta jarraitzen dute. Kapitainaren adierazpenakFrancesco Schettino komandantea eta "Costa Concordia" ontziko kapitainaren azken adierazpenen arabera, gurutze-ontziaren enpresak jakin bazekien ontziek kostaldera hurbiltzeko ohitura zutela jendea "agurtzeko" eta horren alde egiten zuen "publizitatea" egiteko sistema ona zelako. Adierazpen horiek kapitainari asteartean epaileak egindako galdeketan egin zituen eta igande honetan publikatuta agertu dira "Corriere della Sera", "Il Messaggero" eta "la Repubblica" egunkarietan.