Mundua -

Betoa, Irango petroleoari

AEBek ondo deritzote EBk Irango petrolioari ezarritako betoa

Europako Batasunak Irango petrolioarei betoa jartzea erabaki ostean, EBko ministroek zalantzan jarri dute Iranek Ormuzeko itsasartea ixteko egin duen mehatxua.

Ontzi batek Orumezko itsasartea zaintzen. Argazkia: Efe.
Ormuzeko itsasartea. Efe.
Nola eragingo digu Irani jarritako betoak? Aditu batengana jo dugu

01:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Gobernuak ondo deritzo Europar Batasunka Irango petrolioarei ezarritako betoa. Izan ere, Uranioa aberasteko programan Teheranek aurrera jarraitzen duela egozten diote Irani.

Hogeitazazpiek blokeoa onartu ostean, Mohamed Kousari Teherango Segurtasun Nazionalaren Batzordeko presidenteordeak eta Parlamentuko Atzerri Politikako diputatuak Ormuzeko itsasartea blokeatzeko aukera azaldu du. Ormuzeko itsasartea bide oso garrantzitsua da Irango petrolioaren esportaziorako.

"Mendabaldarrek gure petrolioa erosteari uko egiten badiote, beste herri batzuei salduko diegu petrolioa, baina etenaldiren bat ematen bada, orduan Ormuzeko itsasartea itxiko dugu seguruenik", esan du diputatuak.

Betoaren arabera, ezingo dute harekin petrolioari buruzko hitzarmenik egin. Egungo akordioei, berriz, uztailaren 1era arteko "trantsizio" epea eman diete eteteko.

Herrialderik kaltetuena Grezia izango da, arlo horretan harreman handia duelako Iranekin, baina Bruselak hitzeman dio beste herrialde batzuekin negoziatuko duela orain.

Espainiak eta Italiak ere petrolio asko erosten diote hari. "Sakrifizio handia egingo dugu", esan du Jose Manuel Garcia-Margallok, Espainiako Gobernuko Atzerri ministroak.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta David Cameron Erresuma Batuko leen ministroak Uranioa aberasteari "berehala" uzteko eskatu diote Irani.

Errusiak, ordea, Irani ezarritako zigorra "nahigabe eta alarmarekin" hartu du; izan ere, EBk "akats handia" egin duela uste du Errusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea