Mundua -

Martxotik aurrera emitituko da

WikiLeakseko sortzaileak telebista programa bat aurkeztuko du

Julian Assangek "ameslariak" eta "iraultzaileak" elkarrizketatuko ditu saioan, munduan gertatzen ari diren aldaketak islatzeko.

Julian Assange, WikiLeakseko sortzailea. Argazkia: EFE
Julian Assange, WikiLeakseko sortzailea. Argazkia: EFE
Julian Assange, WikiLeakseko sortzailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assange WikiLeakseko sortzaileak telebista programa propioa aurkeztuko du datorren martxotik aurrera. Munduan jazotzen diren aldaketak islatzeko helburuarekin "ameslariak" eta "iraultzaileak" elkarrizketatuko ditu.

WikiLeaksen webgunean eskegitako ohar batean jakinarazten denez, programa hori emititzeko lizentziak eman dizkiete kable eta satelite bidezko hainbat telebista kateri. Antza, telebista horien edukiak 600 milioi ikuslerenganaino heltzen dira.

Oharrak jasotzen duenez, bertan lizentziak eskuratu ahal izateko helbide elektroniko bat ematen da, ordu erdiko 10 saiok osatutako programa izango da, astean behin emitituko da eta "biharko mundua" izango dute gai gisa.

Saioa martxotik aurrera emitituko da, baina ez da argitzen zein telebista katetan ikusi ahal izango den.

Assangek dioenez, "saio honekin geure etorkizunerako aukerak aztertuko ditut hori moldatzen ari diren pertsonekin berbetan".

Utopiarantz ala distopiarantz goaz eta nola finkatu dezakegu geure bidea?, galdera hori bota du informatiko eta kazetari australiarrak, 2010ean, hain zuzen, dozenaka gobernuren isilpeko informazioa kaleratu zuen Interneteko bere atariak.

Julian Assange duela urtebetetik etxean giltzapetuta dago Erresuma Batuan. Suediak Assangen estradizioa eskatu zuen, WikiLeaksen sortzaileari sexu-eraso delituak egozten dizkiote, berak, ordea, ukatu egin ditu.

Otsailaren 1ean eta 2an, Suediarako estradizioa aztertuko duen saioa dago aurreikusita Auzitegi Gorenean, hainbat auzitegik onartu eta gero.

 
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea