Mundua -

Ipar Irlanda

Ipar Irlandako gatazkako krimenak preskribatzeko legea egingo du Erresuma Batuak

"Ezkutuko amnistia" delakoan, arauaren kontra egin dute laboristek, unionistek eta Sin Fein alderdikoek. Udazkenean hasiko dira legea izapidetzen.

Johsnson, aurretik egindako agerraldi batean. Argazkia: EFE
Johsnson, aurretik egindako agerraldi batean.
Johsnson, aurretik egindako agerraldi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Irlandako gatazka armatuan (1968-1998) "alde guztiek" egindako krimenak preskribatzeko legea iragarri du Gobernu britainiarrak.

Brandon Lewis Ipar Irlandarako ministro britainiarrak iragarri du asmoa, komunen ganberan. Aurreratu duenez, Armada britainiarrak, paramilitar unionistek (protestanteak) eta errepublikanoek (katolikoak) egindako delituei eragingo die. Oposizioak "ezkutuko amnistia" dela salatu du.

Lewisen hitzetan, udazkenean hasiko dira lege proiektua izapidetzen. Aitortu du auzi "konplexua" dela, baina argitu gabe dauden krimenak behin betiko ixteko "modurik onena eta bakarra" dela erantsi du.

Aurrez, Boris Johnson lehen ministro britainiarrak esan du legeak zorigaiztoko aro horri "amaiera" jarriko diola.

Delituak preskribatzeko epeak ezartzeaz gain, biktimen familiei egia ezagutzeko eta gatazkaren gakoak bilatzeko erakunde independente bat sortzea jasotzen du legeak, Lewisen esanetan. Halaber, "ahozko historia" bultzatzeko ekimena ere martxan jarriko dute, biktimen lekukotzak jaso aldera.

Ipar Irlandarako ministro britainiarrak onartu duenez, biktimentzat gogorra izango da hilketen ustezko egileei amnistia ematea, baina azpimarratu du orain arteko sistema (salaketa eta auzipetzeena) ez dela funtzionatzen ari. "Iragana alde batera uztea da aurrera egiteko modu bakarra", erantsi du.

Laboristak zein Belfasteko eta Dublineko gobernuak legearen aurka azaldu dira. Amnistia Internazionalak, bestalde, esan du arauak "biktimak erabat gutxiesten" dituela, erreparazio eta justizia aukerak murriztuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eskozia Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Ingalaterra Boris Johnson