Mundua -

Adierazpen polemikoak

Fidel Castro: 'Espainian Francoren miresleek agintzen dute orain'

AEBen 'zerbitzari'tzat jo du Rajoy, eta Espainiak ''euroa salbatu, langabeziaren arazoa konpondu eta suminduen eskariak aintzat hartu'' beharra duela gaineratu du.

Fidel Castro
Fidel Castro
Fidel Castro

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian orain ''Francoren miresleek'' agintzen dutela esan du Fidel Castro Kubako presidente ohiak asteazken honetan. Castroren ustetan, Mariano Rajoy presidentea, Jose Maria Aznar presidente ohia bezala, Estatu Batuetako zerbitzariak eta 'eskuma faszistaren kideak' dira.

Idatzi ohi dituen 'Reflexiones' iruzkinetako batean esan ditu hitzok. AEBen aurka egiteaz gain, Espainiako Gobernuak Wilman Villarren heriotzaren aurrean izan zuen jarrera salatu du. Castrorentzat 'ohiko gaizkile bat' zen Wilman Villar, eta ''arnasketa arazo larri batek eraginda, hainbat organok izan zuten hutsegiteek eragin zioten heriotza''. Gainera, ''munduko osasun zerbitzu onenetako baten'' arreta izan zuela ere gaineratu du.

''Espainiako Gobernuak hobe luke Estatu Batuetara bidaia egin eta bertako kartzeletan gertatzen dena begiratzea'', esan du Espainiak heriotza horren inguruan izan zuen jarrera salatuz.

 

''Salbatu euroa, ahal baduzue, konpondu langabeziaren arazoa eta erantzun suminduen eskaerei'', esan du Castrok, Espainiari zuzenduta.

 

Espainian orain ''Francoren miresleek'' agintzen dutela esan du Fidel Castro Kubako presidente ohiak asteazken honetan. Castroren ustetan, Mariano Rajoy presidentea, Jose Maria Aznar presidente ohia bezala, Estatu Batuetako zerbitzariak eta 'eskuma faszistaren kideak' dira.Idatzi ohi dituen 'Reflexiones' iruzkinetako batean esan ditu hitzok. AEBen aurka egiteaz gain, Espainiako Gobernuak Wilman Villarren heriotzaren aurrean izan zuen jarrera salatu du. Castrorentzat 'ohiko gaizkile bat' zen Wilman Villar, eta ''arnasketa arazo larri batek eraginda, hainbat organok izan zuten hutsegiteek eragin zioten heriotza''. Gainera, ''munduko osasun zerbitzu onenetako baten'' arreta izan zuela ere gaineratu du.''Espainiako Gobernuak hobe luke Estatu Batuetara bidaia egin eta bertako kartzeletan gertatzen dena begiratzea'', esan du Espainiak heriotza horren inguruan izan zuen jarrera salatuz.''Salbatu euroa, ahal baduzue, konpondu langabeziaren arazoa eta erantzun suminduen eskaerei'', esan du Castrok, Espainiari zuzenduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak