Mundua -

Espioitza

Israeldar espioitza software bat aurkitu dute 50.000 kazetari, ekintzaile eta politikariren mugikorretan

Orain arte, Pegasus softwarea terroristen, trafikatzaileen edo pedofiloen telefono mugikorretara sartzeko erabiltzen zen. Amnistia Internacional elkarteak salatu duenez, gobernuek beste helburu batzuetarako erabili dute.

Telefono mugikor baten erabiltzaile bat. Argazkia: Pixabay.
Telefono mugikor baten erabiltzaile bat. Argazkia: Pixabay.
Telefono mugikor baten erabiltzaile bat. Argazkia: Pixabay.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Washington Post egunkariak egindako ikerketa baten arabera, Israelgo NSO enpresak garatutako Pegasus espiotza softwareak mundu guztiko 50.000 mugikorretara sartzeko asmoa zuen. Telefono horien erabiltzaileen artean kazetari, ekintzaile eta enpresarien izenak daude, besteak beste.

Forbidden Stories hedabide partzuergoaren esku dago ikerketa, eta, horren arabera, telefonoetatik bertatik lortu dituzte probak. Amnistia Internazional elkarteko segurtasun laborategiak egindako auzitegiko azterketa baten bidez aurkitu dute.

Pegasus softwarea terroristen, trafikatzaileen edo pedofiloen telefono mugikorretara sartzeko erabiltzen da. Hala ere, Amnistia Internacionalek eta Giza Eskubideen aldeko beste erakunde batzuek diotenez, gobernuek beste helburu batzuetarako ere erabili dute.

Erabiltzaile batek bere telefonotik esteka bat sakatzen duenean instalatzen da programa, eta mezu elektronikoak, deiak eta testu-mezuak biltzeko balio du.

2019an eskandalu bati aurre egin behar izan zion NSOk bere ekipoak kazetaria, disidenteak eta hainbat herrialdetako jarduerak zelatatzeko erabiltzen zituela egotzita. Enpresak Giza Eskubideak errespetatutko zituela eta bere produktuak helburu horietarako ez zituela erabiliko zin egin zuen.

Gainera, WhatsApp mezularitza enpresak ere salaketa jarri zuen NSOren aurka, 2019an Pegasus 1.400 erabiltzaileren aurka erabili zutelako bi astez. Israelgo enpresak, hala ere, ukatu egin du akusazioa, eta ziurtatu du bere estatuko bezeroak direla azken batean teknologia horren erabileraren erantzuleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak WhatsApp berriak Telefonia mugikorra albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Israel Zer berritasun daude Interneten? Espioitza