Mundua -

Koronabirusa

Erresuma Batuan nahitaezkoa izango da txertatuta egotea diskoteketan eta ekitaldi handietan sartzeko

Boris Johnson lehen ministroak azpimarratu du murrizketak kentzeko une egokia dela, baina herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die.

Oinezkoak Londres erdigunean. Argazkia: EFE
Oinezkoak Londres erdigunean.
Oinezkoak Londres erdigunean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuan derrigorrezkoa izango da txertatuta egotea diskoteketan edo ekitaldi jendetsuetan sartzeko, irailaren bukaeratik aurrera, Gobernuak gaur iragarri duenez. Halaber, 12 urtetik gorako adingabe zaurgarriak txertatzen hasiko direla jakinarazi du.

Boris Johnsonek agerraldi telematikoa egin du etxetik, positibo baten kontaktu estua izateagatik isolamenduan dagoelako. Covid-19ari aurre egiteko murrizketa guztiak gaur kentzeko erabakia ona dela berretsi du, eta aurrerago eginez gero herritarren artean errazago hedatuko litzatekeela argudiatu du.  

"Momentu honetan, murrizketek ez dute geldiezina dena geldituko, dena atzeratzeko bakarrik balio dute. Geure buruari galdetu behar diogu: orain ez bada, noiz?", esan du komunitate zientifikoak erabaki hori gogor kritikatu ostean.

Horrela, bada, Johnsonek baieztatu du txertaketaren pauta osoa jasota izatea nahitaezko baldintza izango dela diskoteketan eta jende asko bildu ohi den tokietan sartzeko. Ez du datarik zehaztu, baina irailaren bukaeratik aurrera izango dela adierazi du.

Horrez gain, eta murrizketak kendu arren, herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die.

Diskotekak eta gaueko pubak astelehen honetan ireki dituzte. Pandemia hasieratik egon dira itxita.  

Ingalaterrak covid-19aren aurkako azken murrizketak kendu ditu
Ingalaterrak covid-19aren aurkako azken murrizketak kendu ditu
Ingalaterrak covid-19aren aurkako azken murrizketak kendu ditu

0:45
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Londres Ingalaterra Koronabirusa Maskarak