Mundua -

Iruzkina

Hollande ezkerrean kokatu da dudarik gabe

Soilik politika ekonomiko liberala egin litekeela dirudien garai hauetan, François Hollande Frantziako Alderdi Sozialistako hautagaiak sozialdemokrazia berpiztu nahi du.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua.
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eztabaida ideologikoa izango da Frantziako hauteskunde kanpainan. Soilik politika ekonomiko liberala egin litekeela dirudien garai hauetan, François Hollande Frantziako Alderdi Sozialistako hautagaiak sozialdemokrazia berpiztu nahi du.

Atzo argi eta garbi ezkerrekoa den programa bat aurkeztu zuen, erabat aldentzen dena Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea une honetan egiten ari denaz eta Europako gobernu gehienak egiten ari direnaz ere.

Hollandek duen ideia nagusia erraza da: kontu publikoen arteko oreka lortzea gastuak murriztuz, baina aldi berean diru-sarrerak handituz eta diru gehiago lortzeko dirua duenari kendu behar zaio, aberatsei eta bankuei beraz. Askorentzat erabat populista da diskurtso hori, baina horixe da hain zuzen ere herritarrek entzun nahi dutena.

Hollandek ulertu du Sarkozyk eskaintzen duen gauza bera eskaintzen badu aldaketa txiki batzuk eginda boto emaile asko Alderdi Sozialistaz ahaztu eta euren kexua agertzeko boto bila hasiko direla, haserretuen boto bila. Horregatik hain zuzen ere, proiektu sozialistaren oinarrietara bueltatu nahi izan du erreferentzia argi bat eginez: Francois Mitterrand. Frantziako sozialisten buruzagi historikoa bi agintalditan izan zen Frantziako presidente ezkerreko programa klasiko batekin. Programa hark 100 neurri jasotzen zituen, 100 betebehar, eta orain Hollandek 60ra murriztu ditu.

Momentuz Hollandek haizea bere alde du, inkestek diote arazorik gabe pasako dela bigarren itzulira eta bigarren itzuli horretan Sarkozy aisa gaindituko duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea