Mundua -

KORONABIRUSA

Txinak ukatu egin du Covid-19a Wuhango laborategietan sortu zenik

Asiako herrialdeak atzera bota ditu Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Wuhango laborategi nazionalean pandemiaren jatorria ikertzen jarraitzeko iragarritako planak. Laborategiak dio han ez dela inongo ihesik izan.

Wuhango birologia laborategia. Argazkia: EITB
Wuhango birologia laborategia.
Wuhango birologia laborategia. Argazkia: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeng Yixin Txinako Osasun Batzorde Nazionaleko zuzendariordeak atzera bota ditu Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) koronabirusaren pandemiaren jatorria ikertzen jarraitzeko iragarritako planei. OMEk onartu du aurrez ez zaiola behar besteko arreta jarri Wuhanen SARS-CoV-2 birusa agertu zenean laborategian ihesen bat izan zela zioen teoriari.

Prentsaurreko batean, Zeng harrituta agertu da Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiak duela astebete egindako adierazpenengatik, eta adierazpen horiek "zentzurik ez" dutela eta "zientziaren aurka" doazela esan du.

Zengen alboan agertu da Wuhango laborategi nazionaleko zuzendaria ere, eta hark ziurtatu du, martxan jarri zenetik, bere zentroak ez duela ihesik izan, Xinhua agentziak zabaldu duenez.

OMeko buruzagi nagusiak ohartarazi zuen Txinak ez zituela partekatu 2019aren amaieran antzemandako lehen kasuen "datu guztiak" . Hori dela eta, "modu garden eta irekian eta elkarlanean aritzeko" eskatu zion Txinari, "batez ere pandemiaren lehen egunei buruzko datuei dagokienean".

Lehen koronabirus kasua Txinako Wuhan hirian atzeman zuten 2019. urtearen amaieran, eta, ordutik, 104.362 kasu eta 4.848 heriotza izan dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Asia Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea