Mundua -

Indarkeriagatik

Arabiar Ligak behatzaileen misioa bertan behera utzi du

Arabiar Ligarekin hartutako konpromisoa ez betetzeagatik eta Al Assaden segurtasun indarrek zibilen aurka tiro egiten jarraitzen dutelako hartu dute erabakia.

Siriako atzerri ministroa misioko presidentearekin, 2012/01/25. Argazkia: Efe
Siriako atzerri ministroa misioko presidentearekin, 2012/01/25. Argazkia: Efe
Siriako atzerri ministroa misioko presidentearekin, 2012/01/25. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabiar Ligak Sirian duen behatzaileen misioa lehen bait lehen bertan behera uztea erabaki du Arabiako Atzerri ministroen datorren bilera egiten duten arte.

Ohar baten bitartez, erakundeko idazkari orokorrak, Nabil al Arabik, esan du "Siriako egoeraren arriskuagatik eta segurtasun ezagik" hartu dutela erabakia, izan ere, "tiroketek eta leherketek zibilak dituzte helburu", adierazi dute.

Gainera, Bachar al Assadek segurtasun indarrak zibilen aurka egiteko erabiltzen dituela berretsi eta Arabiar Ligarekin harturiko konpromisoak ez dituela bete adierazi dute.

Misioa orain hilabete bat iritsi zen Siriara eta helburua indarkeririk ez dagoela egiaztatzea zen. Idazkari orokorrak misioaren buruzagiari euren kideen segurtasuna bermatzeko neurriak hartzeko eskatu dio.

Arabiar Ligako ordezkaritza bat New Yorkera joango da Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeko kideekin biltzera eta Siriako krisia konpontzeko laguntza eskatzera. Joan den martxoan Siriako matxinada hasi zenetik, 5.000 lagun inguru hil dira, Nazio Batuen Erakundeko datuen arabera, oposizioak, ordea, biktimak 6.000 baino gehiago direla dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea