Mundua -

Negoziazioak loka daude

Israel: 'Palestinarekin negoziazioak ez du itxura onik'

Segurtasunarekin lotutako funtsezko auzi batzuk negoziatu nahi ez izana leporatu die Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak. Hala ere, "arrastoan sartzea eta bilerak aurrera egitea" espero du.

Israelgo lehen ministroa Palestinarekiko negoziazioen gainean ezkorra azaldu da. Argazkia: EFE
Israelgo lehen ministroa Palestinarekiko negoziazioen gainean ezkorra azaldu da.
Israelgo lehen ministroa Palestinarekiko negoziazioen gainean ezkorra azaldu da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Palestinako buruzagiekin negoziazioen gaineko haren ezkortasuna erakutsi du eta segurtasunarekin lotutako funtsezko auzi batzuk negoziatu nahi ez izana leporatu die palestinarrei.

"Gauzak horrela eta azken egunotan jazotakoa ikusita, azken zantzuak ez dira onak", azaldu du Netanyahuk igande honetako Ministroen Kontseiluan, "izan ere, ez dute segurtasunarekin lotutako hainbat gauza gurekin eztabaidatu nahi izan". Hala ere, palestinarrak "arrastoan sartzea eta bilerak aurrera egitea" espero du, "benetako negoziazioetara heldu arte", azpimarratu du.

Jordaniak sustatutako eta Amanen izan diren azken bilera-sortaren porrota Israeli egotzi zion atzo bertan Mahmud Abbas Palestinako presidenteak. 2010etik bake prozesua bertan behera geratu zenetik, guztira, bost bilera-sorta egin dituzte. Palestinako iturriek adierazi dutenez, momentuz ez daude elkarrizketa berriak aurreikusita.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Palestinako buruzagiekin negoziazioen gaineko haren ezkortasuna erakutsi du eta segurtasunarekin lotutako funtsezko auzi batzuk negoziatu nahi ez izana leporatu die palestinarrei. "Gauzak horrela eta azken egunotan jazotakoa ikusita, azken zantzuak ez dira onak", azaldu du Netanyahuk igande honetako Ministroen Kontseiluan, "izan ere, ez dute segurtasunarekin lotutako hainbat gauza gurekin eztabaidatu nahi izan". Hala ere, palestinarrak "arrastoan sartzea eta bilerak aurrera egitea" espero du, "benetako negoziazioetara heldu arte", azpimarratu du. Jordaniak sustatutako eta Amanen izan diren azken bilera-sortaren porrota Israeli egotzi zion atzo bertan Mahmud Abbas Palestinako presidenteak. 2010etik bake prozesua bertan behera geratu zenetik, guztira, bost bilera-sorta egin dituzte. Palestinako iturriek adierazi dutenez, momentuz ez daude elkarrizketa berriak aurreikusita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel albisteak Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Netanyahu, Israelgo lehen ministroa