Mundua -

93 urte zituen

Oscar Luigi Scalfaro Italiako presidente ohia zendu da

Ministro izan zen legealdi ezberdinetan eta 1987ko apirilean, Bettino Craxiren dimisioaren ondoren, Francesco Cossiga presidenteak beste gobernu bat sortzeko eskatu zion.

Scalfaro Italiako presidentea izan zen 1992 eta 1999 artean. Argazkia: iljournal.it
Scalfaro Italiako presidentea izan zen 1992 eta 1999 artean. Argazkia: iljournal.it

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Luigi Scalfaro Italiako presidente ohia Erroman hil da, goizean, 93 urte zituela, bere ingurukoek Italiako hedabideei konfirmatutakoaren arabera. Scalfaro gobernuburu izan zen 1992 eta 1999 artean, ustelkeriak eta zalaparta nagusi izan ziren garaian, hain zuzen.

Scalfaroren heriotzaren berri Twitterren eman dute hasiera batean, eta ondoren Parlamentuko iturriek berretsi dute albistea.

Hileta elizkizuna familia eta lagunartekoa izango da eta astelehenean egingo dute Erromako Santa Maria basilikan. Elizkizunaren aurretik, hil-kapera jarriko dute San Egidio elizan, nahi duenak azken agurra eman diezaion.

Giorgio Napolitano egungo Italiako presidenteak Scalfarok "herriaren alde egindako lana" azpimarratu du komunikatu batean. "Italia errepublikarraren hamarkadetan bizitza politiko eta demokratikoaren protagonista izan da, bere ideiekin eta zintzotasun moralarekin koherentzia gordeta".

Bizitza politikan egin zuen

Scalfaro 1918ko irailaren 9an jaio zen Novaran, Piamonten. 1941n Zuzenbide ikasketak amaitu zituen eta Italiako Parlamentuko kide izan zen 1948tik aurrera, bigarren Mundu Gerraren ondorengo lehen hauteskundeetatik. Ondoren, 1946an sortutako Biltzak Konstituziogilearen parte izan zen, Kristau Demokraziaren barruan.

Ministro izan zen hainbat alditan eta 1987ko apirilean, Bettino Craxiren dimisioaren ondoren, Francesco Cossiga presidenteak beste gobernu bat sortzeko eskatu zion, baina ezin izan zuen koalizio bat eratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea