Mundua -

Bielorrusia

Ekintzaile bielorrusiar bat hilda aurkitu dute Ukrainako parke batean

Bielorrusiako Etxea Ukainian GBEak astelehenean salatu zuen desagertzea, oposiziogilea kirola egitera atera ostean.

Ukrainako poliziak ikerketa abiatu du. Argazkia: EITB Media.
Ukrainako poliziak ikerketa abiatu du.
Ukrainako poliziak ikerketa abiatu du. Argazkia: EITB Media.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen goizetik desagertuta zegoen Vitali Shishov ekintzaile bielorrusiarra hilda aurkitu dute Kieveko (Ukraina) parke batean, herrialde horretako Poliziak jakitera eman duenez.

Bielorrusiako Etxea Ukainian (BDU) gobernuz kanpoko erakundearen buru zen Shishov. Erakunde horren helburua zen "Alexander Lukashenkoren erregimenaren biktima guztiei eta bielorrusiarrei laguntzea".

BDUk astelehenean salatu zuen desagerpena, oposiziogilea kirola egitera atera ostean, Ukrinform albiste-agentziak jakitera eman duenez. Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Nabila Massrali Europar Batasuneko Atzerri Gaietarako bozeramaileak adierazi duenez, bloke komunitarioak espero du Kievek gertatutakoa argitzea, eta konfiantza agertu du.

"Ukrainako agintariak kasua ikertzen ari dira. Espero dugu haien laguntzarekin zorigaiztoko heriotza horren arrazoiak ezagutzea", esan du prentsaurreko batean.

Dimitri Kuleba Ukrainako Atzerri ministroak, bestalde, baieztatu du herrialdeak "eskura duen guztia" egingo duela Bielorrusiako Etxea Ukainian gobernuz kanpoko erakundearen zuzendariaren "heriotzaren berri emateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Batasun europarra Ukraina albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak