Mundua -
Egipto
Hamabi hildako Egipton, Poliziarekin izandako istiluetan
Port Saideko tragediaren ostean, Poliziaren eta Armadaren aurkako haserrea hedatuz doa eta tentsioa areagotu da Egiptoko zenbait hiritan. 2.000 lagunetik gora zauritu dira.
Erredakzioa
Hamabi pertsona hil dira azken egunotan Egipton eta 2.000 lagunetik gora zauritu dira, Port Saideko tragediaren ostean Poliziaren eta Armadaren aurka piztu diren liskerretan. Tentsioa aregoatu egin da Egiptoko zenbait hiritan, eta hainbat istilu piztu dira manifestarien eta poliziaren artean.
Kairon Barne Ministerioaren inguruan gertatu dira liskarrak. Manifestari bat hil da gauean bertan poliziarekinizandako istiluetan jasandako zaurien ondorioz. Militar bat, berriz, auto batek harrapatuta hil da, segurtasun iturriek jakinarazi dutenez. Zehazki, autoak harrapatu ondoren jasandako zauri larrienondorioz hil da militarra. Saihets hezurretan kolpe larriak jasan zituen, horrezgain, odol bilduak zituen gorputzeko hainbat tokitan.
Hainbat iturrik jakinarazi dutenez, 100 pertsona baino gehiago ingresatu dituzte ospitalean gaueko istilu larrietan jasandako zaurien ondorioz.
Mena agentzia ofizialaren arabera, Poliziaren 138 agente zauritu dira Barne Ministerioaren inguruan sortutako liskarretan, horien artean 16k gomazko balek eragindako zauriak dituzte.
Goizaldean beste bi manifestari hil dira Suezen, poliziaren balak jota komisaldegi batean sartu nahi zutenean. Manifestariek harriak jaurti dizkiete segurtasun indarrei, Poliziarenegoitza nagusitik eta udaletxetik gertu, agenteek, berriz, gasnegar-eragileekin erantzun diete.
Joan den asteazkenean Port Saideko futbol zelaian jazotako tragediaren ondoren, 74 zale hil ziren Al Alhy eta al Masry taldeetako ultren artean sortutako istilu larrietan. Ordutik, Egiptoko hainbat hiritan tentsioa handitu da.
Hamabi pertsona hil dira azken egunotan Egipton eta 2.000 lagunetik gora zauritu dira, Port Saideko tragediaren ostean Poliziaren eta Armadaren aurka piztu diren liskerretan. Tentsioa aregoatu egin da Egiptoko zenbait hiritan, eta hainbat istilu piztu dira manifestarien eta poliziaren artean. Kairon Barne Ministerioaren inguruan gertatu dira liskarrak. Manifestari bat hil da gauean bertan poliziarekinizandako istiluetan jasandako zaurien ondorioz. Militar bat, berriz, auto batek harrapatuta hil da, segurtasun iturriek jakinarazi dutenez. Zehazki, autoak harrapatu ondoren jasandako zauri larrienondorioz hil da militarra. Saihets hezurretan kolpe larriak jasan zituen, horrezgain, odol bilduak zituen gorputzeko hainbat tokitan. Hainbat iturrik jakinarazi dutenez, 100 pertsona baino gehiago ingresatu dituzte ospitalean gaueko istilu larrietan jasandako zaurien ondorioz. Mena agentzia ofizialaren arabera, Poliziaren 138 agente zauritu dira Barne Ministerioaren inguruan sortutako liskarretan, horien artean 16k gomazko balek eragindako zauriak dituzte. Goizaldean beste bi manifestari hil dira Suezen, poliziaren balak jota komisaldegi batean sartu nahi zutenean. Manifestariek harriak jaurti dizkiete segurtasun indarrei, Poliziarenegoitza nagusitik eta udaletxetik gertu, agenteek, berriz, gasnegar-eragileekin erantzun diete. Joan den asteazkenean Port Saideko futbol zelaian jazotako tragediaren ondoren, 74 zale hil ziren Al Alhy eta al Masry taldeetako ultren artean sortutako istilu larrietan. Ordutik, Egiptoko hainbat hiritan tentsioa handitu da.