Mundua -

Uholdeak

40 dira jada uholdeen ondorioz Turkia iparraldean hildakoak

1.900 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte eta Turkiako presidenteak "hondamendi gunetzat" jo ditu kaltetutako probintziak.

Uholdeak Turkian. Argazkia: EFE.
Uholdeak Turkian
Uholdeak Turkian. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Larrialdiak eta Hondamendiak Kudeatzeko Zuzendaritzak larunbat honetan jakitera eman duenez, euriteek eragindako uholdeen ondorioz 40 pertsona hil dira herrialdearen iparraldean. 

Halaber, Bartin herrian desagertutako pertsona bat bilatzen ari dira eta 12 pertsona ospitaleratu dituzte uholdeen ondorioz.

Erakundeak nabarmendu duenez, 1.900 pertsona baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte kaltetutako lekuetatik, batzuk helikopteroen eta itsasontzien laguntzarekin, teilatuetatik eta segurtasun bila joan diren beste zenbait puntu altuetatik erreskatatzeko.

Uholdeek kalte material handiak eragin dituzte, besteak beste, Kastamonuko hainbat eraikin eta zubi eraitsi dituzte, eta erreskate lanetan 5.000 pertsona baino gehiago daude, Hurriyet egunkari turkiarrak jakitera eman duenez.

 Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak "hondamendi gunetzat" jo ditu kaltetutako probintziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Turkia Uholdeak