Mundua -

Kanada

Kanadak hauteskunde aurreratuak deitu ditu irailaren 20rako

2019an, liberalek Parlamentuko Beheko Ganberako 338 eserlekuetatik 157 eskuratu zituzten; beraz, azken bi urteetan, gutxiengoan gobernatu behar izan dute.

Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Justin Trudeau Kanadako lehen ministroa artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak hauteskunde orokorrak iragarri ditu irailaren 20rako. Urte bi baino ez dira igaro aurreko hauteskundeak izan zirenetik, eta herrialdea pandemiaren laugarren olatu betean dagoenean egin du deialdia.

Mary Simon Kanadako gobernadore nagusiarekin bildu da Trudeau igande honetan, eta Parlamentua desegiteko eskatu du. 2019an, Parlamentuko Beheko Ganberako 338 eserlekuetatik 157 eskuratu zituzten liberalek; beraz, azken bi urteetan, Trudeauk gutxiengoan gobernatu behar izan du.

Azken inkesten arabera, Trudeauren Alderdi Liberalak hauteskundeak irabaziko lituzke berriro, baina adituek ohartarazi dute pandemiaren laugarren olatuaren bilakaerak emaitzak iraultzea eragin dezakeela.

Simonekin bildu ostean, Trudeauk agerraldia egin du hedabideen aurrean Ottawan, eta pandemiak iraun bitartean hauteskundeak aurreratzeko erabakia justifikatu du, azken hauteskundeak igaro eta bi urtera, oposizioko alderdiek Gobernuaren biziraupena bermatu zioten arren.

Trudeauk azaldu duenez, pandemiak herrialdean eta mundu osoan eskatzen dituen erabakiak nahikoa arrazoi dira kanadarrak bozetara deitzeko.

Buruzagi liberalaren hitzetan, "une erabakigarri honetan, nork ez luke aukera bat izan nahi gure herrialdea hemendik nora doan erabakitzen laguntzeko?".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Kanada