Mundua -

Inundaciones

Dagoeneko 64 pertsona hil dira Turkiako uholdeetan

Uholdeek kalte handiak eragin dituzte herrialdeko iparraldean. Oraindik ere desagertu ugari daude inguruan.

Egunotako uholdeek kalte handiak eragin dituzte Turkiako iparraldean.
Egunotako uholdeek kalte handiak eragin dituzte Turkiako iparraldean.
Egunotako uholdeek kalte handiak eragin dituzte Turkiako iparraldean.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 64 pertsona hil dira Turkiako iparraldean izandako uholdeetan. Oraindik ere desagertuen bila jarraitzen dute, Afad larrialdi-zerbitzuak igande honetan jakitera eman duenez.

Süleyman Soylu Turkiako Barne ministroak Bozkurt herrira egindako bisitan Anadolu agentziari adierazi dionez, 70 pertsona baino gehiago desagertu dira Kastamonu probintzian, Itsaso Beltzeko kostaldean, Istanbuletik 400 kilometro ekialdera.

"Desagertutako pertsonen inguruko 77 abisu jaso ditugu, 62 Kastamonu probintzian eta 15 Sinopen. Horrek ez du esan nahi pertsona horiek guztiak desagertuta daudenik; abisuak dira eta ikertzen ari gara ", esan du Soyluk gaur goizean, 58 hildako baieztatuta zeudenean.

Hulusi Akar Turkiako Defentsa ministroak igande honetan iragarri duenez, itsas armadak bi ontzi bidali ditu Sinopera, Itsaso Beltzeko kostaldean harrapatuta jarraitzen duten herritarrak ebakuatzen laguntzeko.

Herritar askok Gobernuari egotzi diote hondamendiaren errua, eskualde menditsu horietako ibaien ibilguan bizitegi-nukleoak eraikitzen utzi dutelako eta uholdeen eragina areagotzen duten zentral hidroelektrikoak ugaritu direlako.

Soyluren hitzetan, inguruko hidroelektrikoek hodiekin funtzionatzen dute, eta ez dago presak hausteko arriskurik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Turkia Uholdeak Desagertutako pertsonak Hondamendi naturalen biktimak