Itxi

2021/08/20

21:36

Mundua

Afganistan

Putinek eta Merkelek talibanekin hitz egiteko beharra onartu dute, Afganistango etorkizuna dela eta

Agentziak | EITB Media

"Talibanek herrialdea kontrolatu dute, eta errealitate hori izan behar dugu gogoan", esan du Putinek. Testuinguru horretan, Merkelek bat egin du iritzi horrekin, eta talibanek "nahi baino babes handiagoa" izan dutela nabarmendu du.

  • Vladimir Putin eta Angela Merkel, ostiral honetan egin duten bileran. Argazkia: EFE

    Vladimir Putin eta Angela Merkel, ostiral honetan egin duten bileran. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Datozen egun edo asteetan talibanekin elkarrizketa abiatu beharko dutela onartu dute Vladimir Putin Errusiako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak ostiral honetan, Kabul hiriburuaren konkistaren ondoren, Afganistango herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz.

"Talibanek herrialdea kontrolatu dute, eta errealitate hori izan behar dugu gogoan", esan du Putinek. Testuinguru horretan, Merkelek bat egin du iritzi horrekin, eta talibanek "nahi baino babes handiagoa" izan dutela nabarmendu du.

"Haiekin hitz egin beharko dugu", adierazi du Merkelek, bi agintariek Moscun egin duten bileraren ostean kazetarien aurrean egindako agerraldian. Ildo horretatik, NATOk Afganistanen 20 urtez egindako "operazioan" Alemaniarekin elkarlanean aritu zirenei laguntzea da orain Berlinen lehentasuna.

Horrez gain, Putinek talibanen eta Sobietar Batasunaren arteko gatazka ekarri du gogora. Bere iritziz, 2001ean hasi zen Ameriketako Estatu Batuen (AEB) inbasiotik sortu zen sistema politikoa ez dela herrialdearen errealitatera egokitzea lortu nabarmendu du.

"Afganistan ezagutzen dugu, ondo baino hobeto. Herrialdea nola antolatuta dagoen ohartu gara, eta gobernu zein bizitza publikorako ezohiko moduak inposatzen saiatzea kaltegarria da", gaineratu du Putinek. Dena dela, talibanei gogora ekarri die herritarren eta atzerriko misio diplomatikoen segurtasuna bermatzeko konpromisoa hartu dutela. "Hala izatea espero dut", gaineratu du.

"Beste kide batzuekin batera, hala nola, AEBrekin eta Europako herrialdeekin batera, errusiarrok gure esku dugun guztia egin behar dugu Afganistani babesa helarazteko, herrialde horretako egoera normalizatzeko eta harreman onak izateko", gaineratu du Putinek.

Urtebete Navalni pozoitu zutenetik

Bestalde, Merkelek Navalniri buruz hitz egin du, duela urtebete pozoitu baitzuten, Siberian. "Navalni askatzeko eskatu dut", esan du Alemaniako kazetari bati erantzunez. Otsailean espetxeratu zuten.

Putinek, bestalde, orain arte esandakoa berretsi du: "Ez dago bere zeregin politikoengatik zigortuta".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;