Mundua -
Greba egun nahasia
'Troika'rekin lortu beharreko akordioa atzeratu egin da Grezian
Europar Batasunaren eta herritarren presioaren artean jarraitzen du Gobernuak. Asteartea protesta eguna izan da Greziako kaleetan.
Erredakzioa
Asteazkenera arte atzeratu du Greziako Gobernuak 'Troika'k eskatzen dizkion murrizketa neurrien inguruko erabakiaren onarpena, Lucas Papadimos lehen ministroaren gertuko iturriek jakitera eman dutenez.
Astearte honetan, gauean, Papadimos bera Nazioarteko Diru Funtseko, Europako Banku Zentraleko eta Europako Batzordeko kideekin elkartzekoa da, neurri horien azken xehetasunak zehazteko. Gastu publikoa eta soldata minimoaren jaitsiera dira oraindik Gobernuak eta 'Troika'k adostu ez dituzten gaietako batzuk.
Atzerapen berri bat baino ez da hau, azken egunotan izan direnen ondoren. Edonola ere, asteartea, egun nahasia izan da Grezian, urteko lehen greba orokorra deituta baitzegoen gaurko. Herrialdearen porrota ekidingo lukeen diru-laguntza jaso ahal izateko, 'Troika'k exijitzen duen soldaten, pentsioen eta gastu sozialaren murrizketen kontrako greba egin dute greziarrek, sindikatu nagusiek deituta. Antolatzaileen datuen arabera, sektore pribatuko langileen % 80ak egin du greba, eta sektore pribatuan, aldiz, % 90eko izan omen da jarraipena.
Porrota, gertu
Troikak berak ohartarazi duenez, neurriok onartzen ez badira, Greziak ez du jasoko 130.000 milioi euroko mailegu berria, eta, diru-laguntzari hori gabe, martxoaren 20an iritsiko litzatekeen porrotera joko luke herrialdeak.
Gobernuko kideen bilera ere atzeratu egingo da
Astelehenean egitekoak ziren Greziako Gobernuko kideek bilera, baina, azken egunetako atzerapenen ondoren, bilera horrek ere itxaron egin beharko du. Zehazki, asteazken goizean aurreikusi duten Greziaren azken erabakia hartzeko ardura duten agintarien bilera.
Asteazkenera arte atzeratu du Greziako Gobernuak 'Troika'k eskatzen dizkion murrizketa neurrien inguruko erabakiaren onarpena, Lucas Papadimos lehen ministroaren gertuko iturriek jakitera eman dutenez.Astearte honetan, gauean, Papadimos bera Nazioarteko Diru Funtseko, Europako Banku Zentraleko eta Europako Batzordeko kideekin elkartzekoa da, neurri horien azken xehetasunak zehazteko. Gastu publikoa eta soldata minimoaren jaitsiera dira oraindik Gobernuak eta 'Troika'k adostu ez dituzten gaietako batzuk.Atzerapen berri bat baino ez da hau, azken egunotan izan direnen ondoren. Edonola ere, asteartea, egun nahasia izan da Grezian, urteko lehen greba orokorra deituta baitzegoen gaurko. Herrialdearen porrota ekidingo lukeen diru-laguntza jaso ahal izateko, 'Troika'k exijitzen duen soldaten, pentsioen eta gastu sozialaren murrizketen kontrako greba egin dute greziarrek, sindikatu nagusiek deituta. Antolatzaileen datuen arabera, sektore pribatuko langileen % 80ak egin du greba, eta sektore pribatuan, aldiz, % 90eko izan omen da jarraipena.Porrota, gertuTroikak berak ohartarazi duenez, neurriok onartzen ez badira, Greziak ez du jasoko 130.000 milioi euroko mailegu berria, eta, diru-laguntzari hori gabe, martxoaren 20an iritsiko litzatekeen porrotera joko luke herrialdeak. Gobernuko kideen bilera ere atzeratu egingo daAstelehenean egitekoak ziren Greziako Gobernuko kideek bilera, baina, azken egunetako atzerapenen ondoren, bilera horrek ere itxaron egin beharko du. Zehazki, asteazken goizean aurreikusi duten Greziaren azken erabakia hartzeko ardura duten agintarien bilera.