Itxi

2021/08/28

19:12

Mundua

Afganistan

Giza eskubideak errespetatu gabe ez dela aitortzarik egongo esan diete Johnsonek eta Merkelek talibanei

Agentziak | EITB Media

Horrez gain, "Afganistanen krisi humanitarioa saihesteko, datozen asteetan nazioarteko herrialdeek ahalegin berezia" egin beharko dutela onartu dute bi agintariek.

  • Boris Johnson eta Angela Merkel. Artxiboko argazkia: EFE

    Boris Johnson eta Angela Merkel. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak telefonoz hitz egin dute larunbat honetan, Afganistango hiriburuko ebakuazio-planaren azken lanak aztertzeko. Testuinguru horretan, giza eskubideak errespetatzen dituztela erakutsi ezean, ez dutela matxinoen gobernua onartuko gogorarazi diete talibanei.

Halaber, "Afganistanen krisi humanitarioa saihesteko, datozen asteetan nazioarteko herrialdeek ahalegin berezia" egin beharko dutela onartu dute bi agintariek.

Elkarrizketa horren ondoren gobernu britainiarreko bozeramaile batek adierazi duenez, Merkelek eta Johnsonek eskertu egin dute Erresuma Batuak, Alemaniak eta, era berean, NATOk "azken bi asteetan Afganistanen jende ugari ebakuatzeko egindako ahalegina".

Gauzak horrela, Johnsonek azpimarratu du talibanekiko "edozein onarpen edo harreman politiko" baldintzatuta dagoela herrialdetik irten nahi duten pertsonei bide segurua ematearekin, eta giza eskubideak errespetatzen dituztela erakustearekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;