Itxi

2021/08/29

19:41

Mundua

AFGANISTAN

Afganistandik ateratzen utziko dute talibanek abuztuaren 31tik aurrera ere, 98 herrialderen arabera

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Besteak beste, AEBk, Espainiak eta Frantziak sinatutako ohar baten arabera, "atzerritar guztiek eta gure herrialdeek emandako bidaia-baimena duten afganiar guztiek modu seguruan joan ahal izango dute irteera puntuetara eta herrialdetik atera".

  • Neskatila afganiar bat Kieveko aireportura iritsitakoan (Ukraina). Argazkia: EFE

    Neskatila afganiar bat Kieveko aireportura iritsitakoan (Ukraina). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zer gertatuko da abuztuaren 31tik aurrera, hau da, talibanek AEBekin adostutako epemugatik aurrera, Afganistandik alde egin nahi duten herritarrekin? Epea amaitzeko gero eta gutxiago falta den honetan, horixe da nazioartearen galdera. Bada, gaur arratsaldean, Etxe Zuriak mundu osoko ia 100 gobernuk sinatu duten agiri bateratua kaleratu du, nazioarteko tropak erretiratzeko eta ebakuazio-operazioa egiteko azken egunetik harago ere, talibanek jendeari herrialdetik ateratzen utziko dietela adierazi dutela jakinaraziz.

"Gure herritarrek, nazionalek eta egoiliarrek, langileek, gurekin lan egin duten afganiarrek eta arriskuan daudenek Afganistandik kanpoko lekuetara askatasunez bidaiatzen jarrai dezaten bermatzeko konpromisoa dugu guztiok", dio, besteak beste, AEBek, Alemaniak, Erresuma Batuak, Japoniak, Frantziak, Marokok, Australiak, Egiptok eta Espainiak sinatutako oharrak.

"Talibanen bermea jaso dugu, atzerriko herritar guztiek eta bidaiatzeko baimena duen Afganistango edozein herritarrek modu seguruan eta ordenatuan jo ahal izango dutela abiapuntuetara eta herrialdetik kanpo bidaiatu ahal izango dutela", gaineratu du Etxe Zuriak.

"Izendatutako afganiarrei bidaia-dokumentazioa igortzen jarraituko dugu, eta talibanek gure herrialdeetara bidaiatzen utziko dietenaren konpromisoa dugu", azpimarratu dute sinatzaileek, "talibanek zentzu honetan egindako adierazpen publikoak aintzat hartzen" dituztela gaineratuz.

Komunikatua talibanek "hartutako konpromisoaren" baieztapen gisa zein haientzat zabaldutako "oroigarri" gisa uler daiteke.

Dagoeneko 117.000 pertsona ebakuatu dituztela adierazi zuen atzo AEBk, baina milaka daude Kabulgo aireportu kanpoaldean zain oraindik. NBEren kalkuluen arabera, beste 500.000 inguru lurretik ateratzen saiatuko dira mugak ireki bezain laster.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;