Mundua -

Eraso informatiko berria

Anonymousek CIAko eta Alabamako webguneak 'hackeatu' ditu

Mugimenduak erasoa aldarrikatu du Twitterren 'CIA Tango Down' mezuaren bitartez. AEBetako inteligentzia zentralaren webgunea abian da dagoeneko.

Anonymous mugimenduko logoa. Argazkia: EFE
Anonymous mugimenduko logoa.
Anonymous mugimenduko logoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anonymouseko mugimenduak larunbat honetan baieztatu duenez, AEBetako CIAko eta Alabama estatuko Gobernuko webguneak 'hackeatu' ditu. Anonymouseko kide batek erasoa aldarrikatu du Twitter sare sozialean 'CIA Tango Down' mezua idatzita.

Dirudienez, pirata informatiko hauek hitz hauek erabili ohi dituzte erasoak aldarrikatzeko eta AEBetako indar bereziek etsaiak hiltzen dituztenean esaten duten esamoldeari egiten dio erreferentzia.

Jennifer Youngblood CIAko bozeramaileak azpimarratu duenez, "erasoa ikertzen ari gara". AEBetako inteligentzia zentralaren webgunea abian da dagoeneko.

Halaber, Alabama estatuko Gobernuaren webguneari eraso egin dio Anonymousek eta informazio pribatua lapurtu du, Alabamako Barne Segurtasunerako Departamentuak ohar baten bidez argitu duenez.

"Leku publiko batetik gure webgunea 'hackeatu' duen lagunaren egungo egoeraren berri izateko zain gaude", azaldu du Spencer Collier Departamentu honetako zuzendariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea