Mundua -
Hego Korean
Hiru seme-alaba hil dituzte kolpeka, espiritu txarrak uxatzeko
"Umeak gaixotu eta hartutako espiritu txarrak uxatzeko" hil dituzte seme-alabak eliza ebanjeliko bateko artzain batek eta emazteak.
Erredakzioa
Hego Koreako Poliziak eliza ebanjeliko bateko artzaina eta bere emaztea atxilotu ditu euren hiru seme-alabak hiltzeagatik. Eurek onartu dutenez, haurrak gaixotu egin ziren eta ondorioz hartutako espiritu txarrak uxatzeko kolpeak eman eta hil egin zituzten.
Bost, zortzi eta hamar urteko hiru haurrak ilerik gabe aurkitu zituzten, hilik, eta euren gurasoak ondoan belauniko zituztela.
Artzainak eta bere emazteak hamar eliztar zituen kongregazioa zuzentzen zuten eta euren hiru seme-alabak (bi mutiko eta neskato bat) gaixo jarri ostean, joan den urtarrilaren 24an giltzaperatu egin zituzten elizan.
Poliziak esan duenez, gurasoak ilea moztu zieten eta kolpeak ematen zizkieten espiritu txarrak uxatzeko. Gerrikoa erabiliz, goizero 39 kolpe ematen zizkieten eta arratsaldero beste horrenbeste. Artzainak esan duenez, Eskriturek esaten duten moduan jokatu zuten.