Mundua -
Herbehereak
Amsterdamgo aireportuko bonba-abisuaren susmagarria atxilotu dute
Shipol aireportuko 1 eta 2 terminalak jendez hustu behar izan dituzte, mehatxuaren ondorioz.
Erredakzioa
Herbehereetako Poliziak Amsterdamgo Schipol aireportuan izan den bonba-abisuarekin zerikusia duelakoan gizonezko bat atxilotu du.
Bonba-mehatxuaren ondorioz, aireportuko 1 eta 2 terminalak jendez hustu behar izan dituzte, baina 3. terminala irekita mantendu dute.
De Telegraaf egunkari digitalak argitaratu duenez, susmagarria aireportuko komun batean ezkutatu da soinean lehergaiak zeramatzala esanez. Gizonezkoa atxilotu duten arreb ez dute argitu gainean lehergailurik zeraman ala ez.
Bonba-abisua zabaldu bezain pronto Poliziak "goreneko alarma" ezarri du aireportuan. Mehatxuak, hala ere, apenas oztopatu du hegaldien joan-etorria, atzeraldi txiki batzuk baino ez ditu eragin, hegazkinek lur-hartzen eta aireratzen jarraitu dute eta.
Schiphol Herbehereetako aireporturik handiena da, halaber, Europa mailan pisu handia du, nazioarteko hegaldi asko egiten dira.