Mundua -

Hauteskunde-kanpaina

Sarkozyk 16.682 'jarraitzaile' lortu ditu Twitterren bi ordutan

Presidentziarako kanpainan berriz aurkezteko asmoa iragarriko du gaur gauean Sarkozyk TF1 telebista kateko albistegietan.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen Twitter kontua. Argazkia: EITB
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen Twitter kontua. Argazkia: EITB
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen Twitter kontua. Argazkia: EITB

Eredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Twitter kontua ireki du, telebistan bere hauteskunde kanpaina ofizialaren aurkezpena iragarri baino ordu batzuk lehenago.

Gauean TF1 telebista katean azalduko da Sarkozy eta apirila eta maiatza bitartean egingo diren hauteskundeetara berriz aurkeztuko dela iragarriko du.

20:00etako albistegian Frantziako presidentea hartuko dutela baieztatu du telebista-kate pribatu horrek.

"Egun on denoi. Oso pozik nago Twitterreko kontua zabaldu dudalako. Mila esker nire jarraitzaile izan nahi duzuen guztioi!", esan du Nicolas Sarkozyk bere lehen mezuan.

Ondoren, gaueko agerraldia berretsi du. "TF1 katearen gonbidapena onartu dut eta 20:00etako albistegian egongo naiz. Nirekin bat egiteko gonbidapena egiten dizuet".

Twitter kontua ireki eta 40 minutura, Sarkozyk jada 5.457 "jarraitzaile" zituen, eta bi ordu beranduago, 16.682.

Frantziako presidenteak ostegun honetan Annecy hirian emango duen mitinean bere hautagaitzaren ildo nagusiak iragarriko ditu.

Dozena bar aurkariri egin beharko die aurre lehen itzulian apirilaren 22an. Ondoren, boto gehien lortzen dituzten bi hautagaiak maiatzaren 6an lehiatuko dira.

Azken hilabeteetan, inkesta guztiek François Holland Sarkozyren aurkari nagusiari ematen diote garaipena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea