Mundua -

Analisia

Sarkozy eskuzabala eta ausarta

Frantziako presidente izateko hautagai aurkeztuko da Sarkozy, ez handinahiagatik, frantsesekiko duen betebeharragatik baizik. Eta ez aurkeztea, koldarkeria litzatekeelako, hala esan du telebistan.

Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko gaietan aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeinen eskuzabala eta ausarta den Sarkozy. Berriro Frantziako presidente izateko hautagai gisa aurkeztuko da Sarkozy, ez handinahiagatik, frantsesekiko duen betebeharragatik baizik. Eta ez aurkeztea, koldarkeria litzatekeelako. Hala esan zuen atzo telebistan, hautagai izango zela adierazi zuenean. Egia esateko, presidente izateko berriro aurkeztuko zela, horretan ez zegoen inolako zalantzarik.

Atzo esandakoarekin, argi geratu da zein izango den bere kanpainaren funtsa. “Frantzia indartsu baten alde”, horixe izango da bere leloa. Ez direla ezkertiarren edo eskuindarren artean aukeratzeko bozak hauek, baizik eta errespetatua den Frantzia indartsu edo Frantzia ahul baten artean aukera egiteko hauteskundeak izango direla. Hori da berak defendatzen duena. Eta berak bakarrik bermatu dezake Frantzia indartsu bat.

Baina, ezkertiarrekin edo eskuindarrekin zerikusirik ez duela esan arren, bera eskuinera begira jarri da nabarmen. Etorkinei, homosexualei, edota denbora asko lanik gabe daramatenei bizimodua zailduko dien neurriak proposatuko ditu. Eta delinkuentziaren kontrako borroka gogortu egingo du. Horiexek dira ultra-eskuindarren gai gogokoenak.

Sarkozyk zentroko posizioa galdutzat ematen duela dirudi eta botoak ultra eskuindarren artean bilatzen saiatuko da. Izan ere, Sarkozyrentzat arazoa ez da inkestek diotena: alegia, bigarren itzulian Hollande sozialista gailenduko zaiola; bigarren itzulira ez iristea, horixe da une honetan Sarkozyk duen benetako arazoa, Fronte Nazionaleko Marine Le Pen ultra-eskuindarra jar baitakioke aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea