Mundua -
Ezbeharra itsasoan
Indiako bi arrantzale tiroz hil dituzte, piratak zirelakoan
Italiako kargaontziko segurtasun-zaindariek tiro egin zieten. Kargaontziko tripulazioari galdeketa egiten ari zaizkio. Arrantzaleen txalupan hamaika arrantzale zihoazen.
Erredakzioa
Indiako bi arrantzale ustez tiroz hil dituzte Italiako kargaontzi bateko segurtasun-zaindariek, piratak zirela pentsatuta, Indiako hego-ekialdeko kostaldean.
Bi arrantzaleak Indiako hegoaldekoak ziren eta asteazkenean hil zituzten Keralako lurraldetik 14 itsas-miliako distantziara.
Enrica Lexie kargaontzia Keralan bertan porturatu dute eta Polizia galdeketak egiten hasi da gertatutakoa argitzeko.
Biktimak zihoazen txalupa duela astebete atera zer itsasora, eta hamaika arrantzale zeramatzan, txaluparen jabeak aditzera emandakoaren arabera. Jabea bera ere txalupan zihoan.
10.000 dolar ordainetan
"Bi hildakoez aparte, besteak lo zeuden. Tiro baten antzeko hotsa entzunda esnatu nintzen. Altxatzean, bi arrantzaleak odolez inguratuta ikusi nituen", esan du.
Indiako agintariek 500.000 errupia (10.000 dólar inguru) emango diete hildakoen familia bakoitzari. Familiakoek hilotzak jaso dituzte, dagoeneko.