Mundua -
40 urte zituen
Emakume bat bizirik erre dute Nepalen, sorginkeria egitea leporatuta
Gaixo zegoen senide bati sorginkeria egitea egotzi zioten. Senarra izandakoaren familiak jo eta bizirik erre zuen alaba txikiaren aurrean.
Erredakzioa
Senarraren familiak 40 urteko emakumea bizirik erre du Nepaleko herrixka txiki batean, sorgina izatea leporatuta, tokiko Poliziaren arabera.
Dhegami Mahatok bi seme-alaba zituen eta xaman batek sorgina izatea eta gaixo zegoen senide bati sorginkeria egitea leporatu zion. Hamar atxilotu
Poliziaren arabera, ahamr pertsona atxilotu dituzte gertatutakoarekin zerikusia dutelakoan; horien artean, bi xaman eta zortzi urteko haur bat.
Atxilotu gehienak lekukoek identifikatu zituzten eta 20 eta 30 urte artean dituzte. Helduenak 48 urte dauzka.
Bizilagunek gertatutakoaren berri izan zutenerako Mahato erretzen ari zen eta haren bizitza salbatzea ezineskoa zen, zenbait hedabidek ziurtatutakoaren arabera.