Itxi

2021/09/21

10:41

Mundua

Hauteskundeak

Trudeau lehen ministroaren alderdiak irabazi ditu Kanadako hauteskundeak, hirugarrenez

Agentziak | EITB Media

Alderdi Liberalak agintean jarraituko du; hala ere, ez du gehiengo absolutua lortu, eta, ondorioz, gutxiengoan gobernatu beharko du.

  • Gaur egungo lehen ministro Justin Trudeuk irabazi ditu hauteskundeak. Argazkia: EFE.

    Gaur egungo lehen ministro Justin Trudeuk irabazi ditu hauteskundeak. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alderdi Liberalak irabazi ditu astelehen honetan Kanadan egindako hauteskunde orokorrak, botoen % 93 zenbatuta dituztenean CBC telebista-kate publikoak egindako proiekzioen arabera. Hala, Justin Trudeau gaur egungo lehen ministroak agintean jarraituko du, hirugarrenez jarraian.

Komunen Ganberako 338 eserlekuetatik 156 lortu ditu Trudeauren alderdiak; kontserbadoreek, aldiz, 122. Horrela, liberalek ez dute gehiengo absolutua lortu, eta, ondorioz, gutxiengoan gobernatu beharko dute.

Quebeceko Blokeak 31 eserleku eskuratu ditu, eta Alderdi Demokratiko Berriak (NPD) 27; Berdeak taldeak, berriz, bi eserleku izango ditu.

Emaitzak ikusita, Trudeauk eskerrak eman dizkie kanadarrei "Kanadari pandemia gainditzen laguntzeko eta datozen egun distiratsuetara iristeko" botoa emateagatik.

"Gobernu honi eta Parlamentuari norabide argia eman diozue", azpimarratu du, eta bere alderdiaren helburu nagusiak etxebizitzarako sarbidea erraztea eta klima aldaketari aurre egitea izango direla iragarri du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;