Mundua -
Israelen
Netanyahuren taldeko zuzendariak dimititu egin du sexu eskandaluagatik
Natan Esher, Netanyahu lehen ministroaren bulegoko zuzendaria, langile baten atzetik egon zen, haren mezu elektronikoak irakurri zituen eta argazki sexualak atera zizkion.
Erredakzioa
Natan Esherek, Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroaren bulegoko zuzendariak, kargua utziko du datorren martxoaren 1ean, eta zerbitzu publikoan eta funtzionario gisa aritzeko inhabilitazioa onartu du, langile bati eraso egin ostean.
Akordio batera iritsi da Esher epaiketarekin amaitzeko, eta errudun dela onartu du. Gainera, sektore publikoan lana izateari uko egin dio betiko, "Haaretz" Israeleko egunkariak argitaratu duenez.
Salaketa Esheren langile batek jarri zuen. Bulegoko zuzendariak jarraitu egin ziola esan zuen, baita mezu elektronikoak irakurri eta argazki sexualak egin zizkiola ere. Bertsioa 16 lekukok berretsi dute.
Yehuda Weinstein Israeleko fiskal nagusiak kasu hau funtzionario guztientzat mezua dela esan du: ez da horrelako jarrerarik inolaz ere onartuko.