Mundua -
Analisia
Erdialdeko Amerika, gainbeheran
Erdialdeko Amerika gainbeheran doa, Hegoamerikak goranzko bidea hartzen duen bitartean.
Jesus Torquemada
Erdialdeko Ameriketatik iristen zaizkigun berriak kezkatzeko modukoak dira. Joan den astean Honduraseko Comayagua espetxean izandako sutea benetako tragedia izan da eta ia 400 hildako eragin ditu.
Horrez gain, ia egunero iristen zaizkigu indarkeria ekintzen inguruko albisteak Mexikotik, Guatemalatik, Hondurasetik eta El Salvadorretik.
Estatistikek erakusten digute herrialde horiek direla munduan bortizkeria gehien jasotzen dutenak, biztanleria osoa aintzat hartuta izandako erahilketa kopuruari erreparatuta. Gazte-taldeen arteko borrokek eta narkotrafiko klanen arteko gerrak izugarri igo dute indarkeria maila. Indarkeria horren eragileetako bat, herrialde horiek Estatu Batuetara droga garraiatzeko ibilbidean daudela, izan ere, munduan droga gehien kontsumitzen den tokia da.
Baina, horrez gain, kontuan izan behar da herrialde horietako sistema politikoak ustelkerian eta betidanik erakundeak menperatzen dituen elite politikoan oinarrituta daudela.
Nikaraguan Fronte Sandinistak gobernatzen du eta hobeto dago segurtasunari dagokionez, hala ere ez du lortzen pobreziatik irtetzea.
Costa Ricak berriz, inguru horretako herrialderik egonkorrena izaten jarraitzen du baina hori mantentzea ere geroz eta zailago du.
Erdialdeko Amerikako herrialdeak Amerika osoko herrialderik pobreenak dira. Mexikok baliabide naturalak ditu eta barne merkatua ere oso handia da bertan, baina Erdialdeko Amerikako herrialdeak oso txikiak dira eta baliabide gutxikoak. Horren ondorio zuzena da gainbeheran doala, Hegoamerikak goranzko bidea hartzen duen bitartean.
Erdialdeko Ameriketatik iristen zaizkigun berriak kezkatzeko modukoak dira. Joan den astean Honduraseko Comayagua espetxean izandako sutea benetako tragedia izan da eta ia 400 hildako eragin ditu. Horrez gain, ia egunero iristen zaizkigu indarkeria ekintzen inguruko albisteak Mexikotik, Guatemalatik, Hondurasetik eta El Salvadorretik. Estatistikek erakusten digute herrialde horiek direla munduan bortizkeria gehien jasotzen dutenak, biztanleria osoa aintzat hartuta izandako erahilketa kopuruari erreparatuta. Gazte-taldeen arteko borrokek eta narkotrafiko klanen arteko gerrak izugarri igo dute indarkeria maila. Indarkeria horren eragileetako bat, herrialde horiek Estatu Batuetara droga garraiatzeko ibilbidean daudela, izan ere, munduan droga gehien kontsumitzen den tokia da.Baina, horrez gain, kontuan izan behar da herrialde horietako sistema politikoak ustelkerian eta betidanik erakundeak menperatzen dituen elite politikoan oinarrituta daudela. Nikaraguan Fronte Sandinistak gobernatzen du eta hobeto dago segurtasunari dagokionez, hala ere ez du lortzen pobreziatik irtetzea. Costa Ricak berriz, inguru horretako herrialderik egonkorrena izaten jarraitzen du baina hori mantentzea ere geroz eta zailago du.Erdialdeko Amerikako herrialdeak Amerika osoko herrialderik pobreenak dira. Mexikok baliabide naturalak ditu eta barne merkatua ere oso handia da bertan, baina Erdialdeko Amerikako herrialdeak oso txikiak dira eta baliabide gutxikoak. Horren ondorio zuzena da gainbeheran doala, Hegoamerikak goranzko bidea hartzen duen bitartean.