Itxi

2021/09/26

19:51

Mundua

ALEMANIAKO HAUTESKUNDEAK

SPD CDUri gailendu zaio Alemaniako hauteskundeetako lehen emaitza ofizialetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hala ere, hautagai eta zerrenda bakoitzeko Alemaniako bozketa sistema bikoitzak 198 eserlekurekin kokatuko luke CDU-CSU, SPDk baino bat gehiagorekin.

  • Emakume bat bozkatzen Alemanian

    Emakume bat bozkatzen Alemanian. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak (SPD) irabazi ditu Alemanian igande honetan egin diren hauteskunde federalak, botoen % 24,9 eskuratuta, Batasun Demokrata kristauak (CDU) eta Batasun Sozial kristauak (CSU) lortutako % 24,7aren aurretik hain zuzen ere, lehen proiekzioen arabera.

Hala ere, hautagai eta zerrenda bakoitzeko Alemaniako bozketa sistema bikoitzak 198 eserlekurekin kokatuko luke CDU-CSU, SPDk baino bat gehiagorekin.

60 milioi biztanle inguru daude deituta botoa ematera, eta agur esango diote "Angela Merkel aroa"ri, agintean 16 urte eman ostean.

Horien atzetik geratuko lirateke Berdeak (botoen % 14,6), Alderdi Liberal Demokrata (FDP, % 11,7), Alemaniarako alternatiba ultraeskuindarra (AfD, % 11,1) eta Ezkerra (% 5).

AfD hirugarren indar politikotik bosgarrenera igaroko litzateke, eta Ezkerra, berriz, maila federalean ordezkaritza lortzeko behar den % 5ean egongo litzateke.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;