Mundua -

Tren istripua Buenos Airesen

Argentinako tren sistemaren prekarietatea

Tren zaharkituak, inbertsio eta kontrol falta eta jabegoa esku pribatuetan egotea, gaitz nagusiak.

Argentinako ezbeharrak zalantzan jarri du herrialdeko garraio sistema

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hunkipenak haserreari utzi dio lekua Argentinan, atzo Buenos Airesen izandako tren istripu batean 50 pertsona hil eta 675 zauritu (horietako 200, larri) eta gero.

Izan ere, orduek aurrera egin ahala, gero eta kritika gehiago entzuten ari dira herrialde horretako tren sistemaren aurka, egoera oso prekarioan baitago.

Istripuaren lekukoek azaldu dutenez, istripua izan zuen trenak ateak irekita zituen hainbat bagoitan.

"Bagoi batek ateak irekita dituen heinean, egunero milaka pertsonaren biziak arriskuan daude. Hori gertatzen ari da, eta aldatu beharra dago", salatu du Eduardo Mondino Herriaren defendatzaile ohiak.

Bere ustez, "hau ez da istripua izan, erantzukizun politikoak eta funtzionalak ditu".

Sindikatuek zehaztu dute atzoko trena 40-50 urte zahar zela. Gainera, herrialdeko tren sarea enpresa pribatuen esku egotea kritikatu dute.

Leopoldo Markus ekonomialariak uste du egoera prekarioaren jatorria 90eko hamarkadan abiatutako pribatizazio politikak eta egungo inbertsio eta kontrol falta dela.

Fernando "Pino" Solanas zinemagileak esan du ezbeharraren erantzukizuna Carlos Menem presidente ohiak (1989-1999) ezarritako tren sistemarena dela, baina egungo Gobernuak ere jarraipena eman diola gaineratu du.

Solanasek "La ultima estacion" dokumentala egin zuen 2008an, Argentinako tren sistemaren prekarieta salatzeko.

Sare sozialetan ere, haserrea gero eta handiagoa da. Twitterren, adibidez, gaia 'Trending Topic' da Argentinan, #TBA etiketarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea